Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
homofonia iz hitzez mintzatuz, beste bat bezala ahoskatzen dena.
Homofoniaren kasuan, hitzak ezberdin idatzi arren berdin ahoskatzen dira. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 80. orr.
Homofonia eta homografia homonimiaren osagarriak dira, batera azaltzen direnean. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 80. orr.
Homofoniaren alorrean ere, zentzu biko hitzak eta esamoldeak aurki ditzakegu. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 226. orr.
50 silabako sistema batean homofonia ugari sortzen da. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 16. orr.
Fidel izan beharraz honetan, Wilde jostalariak hizkuntzarekin jokatzen du, hitzen homofonia, kakofonia eta polisemia baliatuz. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 13. orr.