Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
homeomeria iz gauza guztiak osatuak dauden partikula.
Orain azter dezagun Anaxagorasen homeomeria, grekoek hala deritzotena eta guri aberri hizkuntzaren txirotasunak geure mintzairan esaten uzten ez diguna. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 77. orr.
Lehenik, gauzen homeomeria da, adibidez, hezurrak hezur txiki-txikiz eta niminoz eta giharreak giharre txiki-txikiz eta niminoz eginda dagozela eta odola odol tanta piloa bateratzetik sortzen dela, urrea ere urre hautsez osatzen dela uste du eta lurra zokor txikietatik handitzen dela, sua sutik, ura uretik, eta gainerako guztia era berean uste du. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 77. orr.