Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Holograma baten itxurako argiune bizi eta mugikor hartan horma sabeldu erdi erori bat ageri zen,. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 176. orr.
Argazkiak duen handiuste ber-bera du hologramak ere: errealitate-puska bat den bezala islatzekoa, alegia. Hologramaren puska bakoitzak islatzen du, aldez edo moldez, holograma osoak islatzen zuen errealitate-zatia. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 151. orr.
Hologramaren ezaugarri berezietariko bat da plakaren zati guztietan dagoela irudia berregiteko behar den informazio guztia. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 237. orr.
Garunak ez du argi-seinalerik gordetzen noski, baina iradoki izan da balitekeela hologramaren baliokide den sistema batean gordetzea oroimenaren zenbait alderdirekin loturiko aldaketa elektrikoak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 237. orr.
Los Angelesen egindako muntaia batean ordenagailurik gabeko erakusketa egin nuen, holograma paneleko estruktura erabilita soilik. Berria - Kultura 2004-08-11