Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
holografia izond argazki teknika, bi laser izpiren interferentzia erabiliz hiru dimentsiotako irudiak lortzeko.
Holografia delako sistema garatu da horren antzeko teknikaren bidez ikus-irudiak gordetzeko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 237. orr.
Pontitoren "ikuspenak" egunez hasi zitzaizkion etortzen, orduan; zirrara izugarria eragiten bazioten ere, holografien parekoak ziren ikuspenok, zehaztasun handikoak eta hiru dimentsiokoak baitziren aldi berean. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 166. orr.