Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Teoriaren arrakasta praktiko izugarriak ez omen digu eragotzi behar gauzak holaxe direla aitortzea. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 43. orr.
Holaxe! denok ondo ikusteko moduan! Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 9. orr.
Eta holaxe egon ginen, bulta luze bat, elkarri begiratu gabe. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 21. orr.
Parisen berean hogoi eta sei miletaraino holaxet hil zituzten. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 157. orr.
Holaxe mintzatu da beraz Imaz eta solas horien argitarat hameka gogoetaren pazka baditake, ez da dudarik... Herria 2004-12-23
Holaxe gertatzen da batzuetan: gizalegearen bernizaren azpian, krudelkeria azaleratzen da, fobia. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 19. orr.
Nire espiritua behintzat holaxe dago: lekuek eragindako urratuekin markatuta. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 15. orr.
Mitxelenak, gogoan dut, holaxe zioen unibertsitatearen gaiaz ari zela-eta: [...]. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 12. orr.
Holaxe erreta zeukan sudurra eta holakoxe hegoaldeko azentua zuen. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 150. orr.
Holaxe dira, baina, gauzak. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 40. orr.
-Holaxe dituk kontuak, Bertol. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 149. orr.
Holaxeko kontuak nerabiltzan buruan. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 210. orr.
Holaxeko sosegua iritsi behar luke zinezko jakintsuak. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 105. orr.
Holaxekoa zara, ez zozoago ez erneago. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 297. orr.
Holaxekoa da gure merkatua: lana bere ilusio eta borondate osoarekin egiten duenak ez beste guziak kobratzen dizu gaur bere diru zikina, eta bitarteko merkatari dirugose horiek batik bat. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 20. orr.