Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Otordua amaitzen ari ginela, zeruan bi hodeitzar agertu ziren. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 201. orr.
Zerua hodeitzarrez estalirik zegoen, eta euri-tantak postako bide hautsez betea bustitzen hasiak ziren. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 66. orr.
Argitzen ari zuen; haizeak bultzatuta korritzen zuten berunezko hodeitzarrek, eta herri bat sumatzen zen gain batean, goizaldeko zeru gorrixka tristearen atze-atzean. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 184. orr.
Lurgaineko beroxkak kilimatzen du hodeitzarron sabela, berotzen zaizkio erraiak, eta hor hasiko da bota eta bota, mendi kaskoak zurituz eta kostaldean kazkabar-jasa axkarrak oparituz. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 65. orr.
Lehertu ezean, arriskua gero eta handiagoa da, hartxintxar zirenak harri kasko jelatuak baitira gero, eta 15-16 kilometroko hodeitzar horietako batek ia bi kiloko harri kaskoak bota izan ditu gure lur azal ekaitzez kastigatutako honetan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 242. orr.
Hodeitzarrak nagusi diren une honetan, udaberriarekin hitzordua egin eta argitasunaren alde egin nahi izan dute konponbidearen aldeko manifestazioarekin. Berria - Harian 2006-03-18