Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
hobiratze iz hobian ehorztea.
Eman hildakoari, dagokion hobiratzea, eta ez izan axolagabe haren hilobiaz. Elizen arteko biblia Si 38,16
Berak hobiratze pribatua nahi zuen, ohore publikorik gabe. Berria - Kultura 2006-03-14
Argi zegoen hezurrak izenik eman gabe itzultzen banituen ere, berehala igarriko zutela nire aitak lapurtu zituela, azken finean hobiratze eta hobitik ateratze lanetan, Xemeinek bestela nahi izan arren, oso jende gutxik hartu baitzuen parte. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 452. orr.
Hegoaldean masa hobiratzeak egitera behartu du egoerak; 9.000 hildako baino gehiago daude. Berria - Mundua 2004-12-29