Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

hobetsi, hobets, hobesten 1 du ad hobetzat hartu edo eduki.

Zuhurtzia da, nire iduriko, hobetsi behar dena.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 336. orr.

Auzitegiak ordea, bidaiarien eskubideak hobetsi eta hegazkin elkarteen alegazioak baztertu ditu.  Berria - Euskal Herria   2006-01-11

Ongia bere gogokoa delako hobesten du, eta gaizkia bere gogoaren kontrakoa delako gaitzesten du.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 60. orr.

"Heretiko guztiek merezi duten zigorra" ematea hobetsi zitean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 201. orr.

Konturatzen al zara onbidearen aldean galbidea hobesten duzula?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 132. orr.

Hark ere lehengo gelakideen lagunartea hobesten zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 154. orr.

Beste guztien gainetik bere burua hobetsi nahi duena.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 367. orr.

Zu baitzaitut hobetsia semeetan.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 133. orr.

Aita galdu zuenean, berriz, hileta-elizkizunak huts egin genituen, urruneko rock jaialdi bat hobetsita.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 241. orr.

2 (era burutua izenlagun gisa)

Horren gabezian ere, objektu hobetsirik badago, indar gehiago ematen diote horri.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 60. orr.

Onura handiz baliatzen nituen ihardukitzailearen ohoreak eskuratzeko, bitartean aldiz beldurrik gabe emana nintzaion maitale hobetsiari.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 256. orr.

Matematika da ezagutza horren bere adibide hobetsia, "giza arrazoimenaren harro-gaia" deitzen duena.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 45. orr.

3 hobestenago

Gerla solas ari baikara, iruditzen zait etsaia balioztatuago eta gerla hobestenago dela.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 120. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aldatzea hobetsi (5); aukera hobetsi (5); aztertzea hobetsi (3); egitea hobetsi (12); ematea hobetsi (5); erabiltzea hobesten (3); geratzea hobetsi (4); izatea hobetsi (3); jarraitzea hobetsi (3); jartzea hobetsi (3); sartzea hobetsi (3); uztea hobetsi (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus