Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aurrekoetan baino hobekixe zegoen plana moldatua. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 81. orr.
-Orain, elkarren ezagutzak hobekixe egiten ahal genituzke, ez duzu uste? Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 18. orr.
Nonbait diruz hobekixe genbiltzan, zeren etxean gutxixeagotan hitz egiten baitzen diru kontuez. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 95. orr.
Ezkerrak bi balentria handi egin ditu, Parisen eta Lyon-en irabaziz denen buru, bainan eskuinaldekoak ainitz hiritan hobekixe heldu dira... Herria 2001-03-22
Ez zen sobera gratifikantea, baina jende zaharra zaintzea baino alaitsuagoa behintzat bai, eta, gainerat, hobekixeago ordaindua. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 38. orr.
Bildosola Parkea ederra zegoen; eta istilak eta lokatzuneak nik uste baino hobekixeago zeuden. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 107. orr.
"Bai, bai", irriz dio, "orain hobekixeago doaz gauzak!". Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 154. orr.
Lehen partida huntan jendea argal zen partida hastean, gero hobekixago, eta pilotariak halaber. Herria 2003-12-04