Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
hobekitu, hobeki(tu), hobekitzen 1 da/du ad ipar hobetu, hobera egin.
Paue hobekitzen da, aldiz, kasu Baionarentzat. Herria 2005-03-10
Baina luzatuz, luzatuz, gauzak ez ziren hobekituz joanen... Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 139. orr.
Ura eskas du haundizki jadanik gu bizi giren mundu hunek eta ez dira batere gauzak hobekitzekotan. Herria 2005-03-31
2 (eritasunei buruz)
Bestalde, Lafitte ere, aurten doi bat zauritua egonik, gero ta hobekitzen ari. Herria 2002-10-03
Gero, hiru urteren buruan, hobekitu nintzalarik, ez dut beste beharragokorik ukan. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 10. orr.
Mementoan badugu eri andana, badabilzanak eritegi, arta leku eta etsaminetan, artean etxeko itzulia eginez, gure desirek lagunt ditzatela hobekitzen. Herria 2001-09-13