Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
hobeagotu (ETCn 58 agerraldi) , hobeago(tu), hobeagotzen da/du ad hobetu. ik hobetu.
Elkar loturik doaz gure pasibitatea hobeagotzen duten dohainak: aholkua eta kemena. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 79. orr.
Berari laguntzeko bi aukera nituen: amarekin hitz egin, ea gauzak hobeagotzen ziren, edo umezurtz-etxeren batekin harremanetan jarri eta hara eraman. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 30. orr.
Argi zegoen zertan xahutuko zuten dirua: euren armak ugaritzen eta hobeagotzen. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 24. orr.
Bainan gutiz gehienak hobeagotzen ahal dira, jalgi-bide bat emana bazaiote. Herria 2004-09-23