Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Egoera batzuetan, formulak erabiltzea hobea zen, zintzoagoa. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 181. orr.
Colombotarrak hobeak dira. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 70. orr.
Barrualdean bizi ziren kitirarrak gehiago ziren, eta hobeak, borrokan zailduak, hala gurdiz nola oinez. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 48. orr.
Maite izatea hobea da, ikaragarria da, ordea. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 196. orr.
Basati horiek jende hobea dira. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 68. orr.
Aspaldian han zirenen arabera, jatekoa hobea zen, presoak hobeki tratatuak ziren. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 122. orr.
Laster erabakiko diat bietan zein den hobea. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 54. orr.
Nabarmen hobea zen Stephenen marrazkia. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 227. orr.
Mila bider hobea da zaldiak heztea eta bakoitza hamar mila dolarretan saltzea! Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 28. orr.
-Aro hobea izan balitz, Magali, joaten ahalko ginen itzuliño baten egiterat horrat norabait. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 93. orr.
Hobetu bai, pixka bat hobetu zitzaion ikusmena: finkapen hobea zuen. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 149. orr.
-Itxura hobea zenuen ikusi zintudan azken aldian. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 335. orr.
-Zuek ez duzue nik baino atarramentu hobea. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 41. orr.
Stephenek zorte hobea izan zuen, nolabait. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 196. orr.
Barne-integrazio hobea lortzeko helburuaz. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 108. orr.
Ur gutxiagorekin eztainu gehiago dago eta, beraz, etekin hobea. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 248. orr.
Ez bainaiz ni neure gurasoak baino hobea. Elizen arteko biblia 1 Erg 19,4
Eta jateko modukoak prestatzen ditu [batatak], jateko modukoak baino hobeak. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 86. orr.
Nire semeak horiek baino opari hobeak ekar ditzan. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 219. orr.
Ez dakigu zer den zoriontsu izatea baino zori hobea den zera hori. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 131. orr.
Ona zen; Chessman menderaezina baino are hobea. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 38. orr.
Belar hori nik uste baino hobea da. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 173. orr.
Inor baino hobea bere generoan. Berria - Kultura 2004-08-07
Behia baino hobea txala, eta antxumea akerra baino. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 22. orr.
Zein izan daiteke bizitzarako arau hobea erabilgarritasuna baino, bizitza bera handitzea baino? Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 179. orr.
Plazaren erdian bazen bidegurutze bat garai hobeak ezagutu zituena. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 275. orr.
Edozein eskualde ala herritan aurkitzen ditugu jende onak, hobeak eta bikainak, gaiztoak, gaitzagoak eta sordeisenak, baina haiek guztiak, salbuespenik gabe, maitatu behar ditugu, Ameriketara joan zen, sorterrian ukatzen zitzaion bizimodu hobearen bila. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 215. orr.
Nik zerbait hobea merezi dut. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 138. orr.
Gauza natural izenekoek sekula baino fama hobea irabazi dute gaur egunean. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 197. orr.
Larunbateko ere etzela aro hobearen mentura handirik. Herria 2002-08-15
-Etxean zagok -Charlyk erantzun-, inor garbitzeko egokiera hobeen zain. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 19. orr.
Sari hobe baten ustetan noski. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 75. orr.
Mundu hobe baten fede hilezkor harekin. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 78. orr.
Hobe esan, tristatuko lirateke denak, bat izan ezik. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 19. orr.
Pentsatua nuen baino etekin hobeagoa emango diogu ardoari. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 335. orr.
-Ba, ba, aise hobeago da hori ezenez-eta ene kalaka. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 57. orr.
Eta serioa izanda, zer litzateke, okerrago ala hobeago? aukera gehiago eta hobeagoak ematen zizkiotelako. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 56. orr.
Besteak bezalako auzo bat zen hura, iragan hobeago baten aztarnak zituena. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 173. orr.
Bizitza hobeago baten itxaropena. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 211. orr.
Erabaki zuen Tari-Bari jatetxera sartu beharrean beste jatetxe hobeago batera sartuko zela. Matías Mujika «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 16. orr.
Goraltxatu duela beste bi dohain hobeagoz eta handiagoz. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 77. orr.
Buruan irudikatzen nuen etorkizuna ez zen sekulakoa, baina bai bizitzen ari nintzena eta Angelorekin espero nezakeena baino hobeagoa. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 226. orr.
Izana nauk hau baino hotel hobeagotan. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 117. orr.
Saio gero eta hobeagoetan. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 31. orr.
Uste nuen printzesak taberna hobeagoren batera joango zirela. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 214. orr.
Behar bada gizon hautaketan mutur finegia izan zen, eta arrain arrunta baztertu zuen, hobeago edo perfektuagoaren menturan. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 11. orr.
Garai hobeagoen esperoan. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 274. orr.
Hura baino hobeagorik deus ez dagoela jakinda. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 117. orr.
Axaleko dotorezia lehenetsiz, gu ilustratuok baino mila aldiz sen hobeagoko euskara zerabilten hiztun asko lotsarazi eta mututu ditugu. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 62. orr.
· Ukaezina da bat-bateko bertsolaritza askoz hobeago egokitzen dela, xedez eta izatez, genero honen deskripzioan beste ezein literatura-generotan baino. ik beherago 9. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 178. orr.
Zenbat eta hobeagoa izan administrazioa, orduan eta gehiago kentzen du giza arbitrariotasuna. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 73. orr.
Berori bezalako gizon bat, izen onekoa, izan hobekoa eta horren buru argikoa. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 99. orr.
Zorte hobekoa zara, nire aldean. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 120. orr.
Oporraldi zorioneko eta eguzkitsu eta eguraldi hobeko baterako pronto egon behar dugula. -Segur, zure amak hobeko zuen zuri aipatu gabe bederen ez balio zure helbiderik eman! Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 331. orr.
Sena sendotzea, eta osasun eta kalitate hobeko euskara egitea. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 244. orr.
Arratsalde hartan, ohi baino umore hobekoa zirudien Jacquesek. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 50. orr.
Kalitate ezin hobekoa zen xanpaina. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 503. orr.
-Egia duzu, Josepe, holako aro hitsarekin kanpoan ahal bezain guti ibilirik aise hobe! Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 93. orr.
Gisa batez aise hobe funtsean ez baitzinen enekin... Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 123. orr.
Baina, halere, lehen bai lehen egitea aise hobe. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 173. orr.
Esperientzia batzuk baino hobe, aise hobe, heriotzea. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 209. orr.
Uste dut askoz ere hobe izango duzula niregandik jakiten baduzu. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 190. orr.
Askoz ere hobe sentituko nintzen hemen zaindaritzan egotera beharturik ez bageunde. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 39. orr.
Zure egoera ona zen, oraingoa baino askoz ere hobea. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 539. orr.
Aldarte askoz ere hobe batez zegoen aita. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 42. orr.
Eta orgasmo askoz hobeak ere izan nituen. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 98. orr.
· "Hara", esango dio, "askoz itxura hobea duzu". Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 39. orr.
-Eskerrik asko -esan zion Joxe Marik petrikiloari, askoz itxura hobearekin-. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 14. orr.
Jesusen jaitsierakoa baino askoz lezio hobea izaten zen hura. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 301. orr.
· adlag -Bai, zuk segi zeurean -esan zion Ronek-, askoz hobe guretzat. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 150. orr.
Tira, adiskidea, askoz hobe huke hau guztia argituko bahu behingoz. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 30. orr.
Askoz hobe duzu hitzik ez ematea, emaniko hitza ez betetzea baino. Elizen arteko biblia Koh 5,4
Hipotesien eremu zingiratsuan ibiltzea baino askoz hobe da isilik egotea. Berria - Kirola 2004-10-21
Calo hizkuntzak baino askoz hobe gorde ditu erromantxeraren erroak eta gramatika. Berria - Harian 2005-11-17
Egun ezin hobea norberaren baitara biltzeko. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 45. orr.
Bide ezin hobea. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 15. orr.
Itxura, berriz, ezin hobea. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 9. orr.
Albiste ezin hobeak izan ziren handik hilabete batzuetara. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 74. orr.
Buruaren lasaigarria eta bizitzaren aringarria izateaz gain, afrodisiako ezin hobea duk. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 70. orr.
Osaba mediku ezin hobea zen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 31. orr.
Kotxea arras berria eta arras ona zen; behorrak, ezin hobeak. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 57. orr.
Hala ere, ez zen kezkabide noiz, non eta nola lor zitekeen errepublika ezin hobe hori. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 218. orr.
Bizi guzia han egonen baitzara ardo ezin hobe eta azkar haien menpe. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 58. orr.
Haren eta beste neska guztien ezkerreko erdia frantses produktu ezin hobe batez margoturik zegoen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 233. orr.
Arras ontsa joan da gure kermeza aro ezin hobearekin. Herria 2003-07-10
Ulertzen dut orain bere eginkizunaren emaitza ezin hobeaz ari zela gozatzen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 188. orr.
· Ziurtatu nion ezin sasoi hobean nengoela. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 96. orr.
· adlag Markagailuko tarteak ezin hobe islatzen du lehiaren nondik norakoa. Berria - Kirola 2004-08-11
Ligaxkan ezin hobe jokatu du. Berria - Kirola 2004-12-24
Azken urtetako argazkiak eta bideoak ezin hobe ipinita harrigarria den eraikuntzan. Berria - Kultura 2004-03-11
Presook Euskal Herrian bildu eta gure estatus politikoaren onespena aurre-baldintza ezin hobeagoa izango da edozein prozesu abiatu ordurako. Berria - Euskal Herria 2004-12-12
Bigarren partea AZKONA taldeko paiasoekin giro ezin hobeagoan sartu gira. Herria 2001-04-12
· adlag Blokeko ama batek ezin hobeago azaldu zuen egoera: “Egunero gure umeen kontrako ehiza sasoia da”. Berria - Mundua 2004-12-22
Hainbat hobe etxean gelditzen bazarete! Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 25. orr.
"Pays" baldin bagara euskaldunak, hainbat hobe guretzat! Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 41. orr.
Tira, hainbat hobe bientzat. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 132. orr.
Berorrek aipaturiko uharte horietakoren bat eman nahiko balit, eskerrik asko eta hainbat hobe. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 109. orr.
Zenbat eta "naïfago", hainbat hobe, nonbait, berarentzat. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 161. orr.
Hainbat hobe! -zioen Alcide Jolivetek bere artean-. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 402. orr.
Gure hobe beharrak izango du zerikusirik berogailua ez piztearekin. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 48. orr.
Nire hobe beharrak eraman zuen Zuzendari txit agurgarria niri walkmana galaraztera, eta arestian esanda dago zein zordun natzaion. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 50. orr.
Bi-biak bihotzez maite omen dituzten arren, ama zaharra etxean eta demokrazia parlamentuan sartzen dituzte, haien hobe beharraren aitzakian, baina beren hobe beharrez. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 70. orr.
Zeruak ez du habe beharrik, / munduak bai hobe beharrik. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 61. orr.
Hobe beharrez, bada, iraulikatu zen nagusiaren alabarekin bulegoko tapizaren gainean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 72. orr.
Hatzak ere gurutzatu egiten genituen, hobe beharrez, badaezpada ere. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 46. orr.
Norberaren ustez, hobebeharrez noski, nahiz beti asmatu ezin. Berria - Ekonomia 2006-04-21
Demagun editore lagunak, hobe beharrez, ez sartzeko gomendioa egiten diola. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 201. orr.
Gezur arina litzateke, hobe beharrez errana. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 83. orr.
· Walkmana debekatu dit, eta eskerrak eman behar dizkiot, nire hobe beharrez jokatu baitu horrela. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 40. orr.
Eroak onartu beharko zuela gaineratu zuen, bere eta besteen hobe beharrez. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 41. orr.
Hain urte gutxian, kausaren onerako eta errepublikaren hobe beharrez, hainbeste aurreiritzi, hainbeste kate zentzugabe hausten jakin izan duen herriari ez zaio batere kostako jainkoaren mamua sakrifikatzea, erregearena baino hutsalagoa baita. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 357. orr.
· Nire hobe beharrezko digestioaren mesedetan galarazten didate siesta. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 50. orr.
Nahiz eta eguraldia hobezina izan. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 345. orr.
Eta larunbateko manifestazioa «lan horretarako aukera hobe ezina» delakoan, bertaratzeko deia egin die herritar guztiei. Berria - Harian 2006-03-25
Marrazkia hobezina zen, akatsik gabekoa, irudiak ezin hobeto margotuak eta amaituak. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 194. orr.
Anitzek, alabaina, argumentatu ohi digute honela: Jainkoaren izaera hobezinaren ezinbestekotasunetik baldin badatoz gauza guztiak, nondik bada heldu zaizkigu Izadiaren horrenbeste huts egite? Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 115. orr.
Hala ere, hobe da esku-hutsik lasai bizi, esku beterik neketan baino. -Hobe da zuretzat inor ez ezagutzea. Elizen arteko biblia Koh 4,6
Hobe zen lasai egotea eta gauzak nola bideratuko ziren ikustea. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 76. orr.
Baina grinari eutsi ezin badiote, ezkon daitezela; hobe da ezkontzea sutan egotea baino. Elizen arteko biblia 1 Ko 7,9
Hobe ote zen, ordea, denak eramatea? Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 37. orr.
Hobe izango da leihoetatik patiora bota, eta, pila bat eginda su ematea. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 29. orr.
Hobe izango zen amore ematea. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 72. orr.
Hobeko da kontaeran "adiskideak" esatea, gure herriko ohitura ederra den bezala. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 20. orr.
Isil zaitez, Nizias! hobeko zen beharbada Bagdad aldean egongo bazina tenore honetan, bake apurra nuke behintzat. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 123. orr.
Portugaleko Inkisizioan apur batez lan egina nuenaz geroz, hobeko zela nik epailegoan ihardutea. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 222. orr.
Badakit azkenean baietz esanen duzula: hobe litzateke berehalakoan onartzea. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 31. orr.
-Hobe dut laster joatea, Petunia, Margeren trena hamarretan iritsiko da eta. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 20. orr.
Hobe nuen etxean geratu. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 5. orr.
Hobe dugu non zabiltzan jakitea... Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 43. orr.
-Hobe dugu behera joatea; badakizue, bost minutu barru hasiko da festa. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 131. orr.
Berandu da, Molly, hobe dugu gora joatea... Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 59. orr.
Hobe luke errotarri bat lepotik lotu eta itsasora amilduko balute. Elizen arteko biblia Mk 9,42
Nik ere hobe nuke ipurdia horrela banu. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 166. orr.
Hobe dut hil, bizi baino! Elizen arteko biblia Tb 3,6
Hobe dugu borrokan hil, gure herriaren eta santutegiaren hondamendia ikusi baino. Elizen arteko biblia 1 M 3,59
-Ez dakit hobe duzun sinestea edo ez sinestea, baina guk ez genuen aukerarik izan. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 158. orr.
Txitxikov ohartu zen hobe zuela beste funtzionariorik ez aipatu, eta gogoratu zen Sobakevitxek ez zuela gogoko inori buruz iritzi onik ematea. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 147. orr.
Esango diot alfer hutsa dela, eta hobe lukeela lan egin eta ez amaginarrebaren kontura bizi. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 112. orr.
Hobe izango dut, bai, bostekoa ematea, beste edozeini emango niokeen bezalatsu. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 26. orr.
Gaizo Perben, hobeko zuen ixilik egon balitz! Herria 2004-04-01
-Segur, zure amak hobeko zuen zuri aipatu gabe bederen ez balio zure helbiderik eman! Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 131. orr.
Hobe izango dut, beraz, atal berezi bat zabaltzea, laburra bada ere. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 46. orr.
Isiltzea dut hobeko. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 299. orr.
Iruditzen zitzaion hobeko zuela sortzean berean hil izan balitz, anaia hilorteginaren pare. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 220. orr.
Ez dakizu erratzari begira gelditu behar duzun (badaezpada), edo ez ote duzun hobeko handik lehenbailehen alde egitea (badaezpada). Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 174. orr.
-Josepe, hobe diagu hemen gelditurik. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 41. orr.
Hobe lehenbailehen ekitea lanari. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 110. orr.
Hobe feaziarren artean geratu izan banintz! Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 94. orr.
Hobe ezpaltxo bat ekartzen baduzu. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 189. orr.
Hobe Andrés ere ez balego, bakarrik egoteko beharra duzu. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 95. orr.
Hobe erran ez banio. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 360. orr.
Hobe Jaunaren eskuetan erori, haren errukia handia baita, giza eskuetan erori baino. Hobe negarra, irria baino. Elizen arteko biblia 1 Kro 21,13
Hobe ogi-puska gogor bat eta lasaitasuna, etxean festa eta liskarra baino. Elizen arteko biblia EsZ 17,1
-Hobe zu ezezagun bat baino. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 191. orr.
Hobe desiratzen dena ikusi, ikusten ez dena desiratu baino. Elizen arteko biblia Koh 6,9
Berandu hobe, inoiz ez baino. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 164. orr.
Hori egin baino hiltzea hobe. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 24. orr.
Hobe sufritzea ezen ez hiltzea, hori da bizidunen lelo gorena. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 78. orr.
Hobe ez pentsatzea. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 74. orr.
Hobe honela. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 90. orr.
Bost hilabete geroagoko beste [argazki] bat daukat eskuan, gehien interesatzen zaidana, edo hobe, gehien behar dudana nire bizitzaren kontaerarekin jarraitzeko. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 136. orr.
Penitentzia da ona zaigunetik kentzea, eta zenbat eta gehiago kendu, hobe. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 75. orr.
Zu lehorrekoa zara, zuk ez dakizu, hala hobe-ta, zer den emakume gazteak beltzez ikustea hiru eta lau hankagorrirekin arrain eskean deskargan. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 35. orr.
Idazten ari naizen gauza irakurtzen duenak ez balin badu ulertzen, hobe segur! Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 90. orr.
Hobe segur itxaropen lore hori ez haatik zimiltzerat uztekotan, holako sailetan ere aroa batzuetan kanbiakor izaiten baita... Herria 2005-05-12
Hobe segur, eta segi aintzina. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 90. orr.
Hori egia balinbada, hobe segur! Herria 2003-03-10
Idazten ari naizen gauza irakurtzen duenak ez balin badu ulertzen, hobe segur! Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 90. orr.
Ortzeguneko mezan ere bazen jendea ontsa, hobe segurki, deneri plazer egiten baitu jendea ontsa segitzen ikustea besta buru horietan. Herria 2004-01-01
Errekontrua gertatu denean nehor ez baitzen, hola hobe segurki! Herria 2001-01-11
Hobe, hobe segurki ez badira eneatzen... dio bere baitan. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 31. orr.
Giroak hobera egin du. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 69. orr.
-Nago zure egoerak hobera egin duela honezkero. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 508. orr.
Geroago, aitaren negozioek hobera egin zutenean, bizimodu burgesera itzuli ginen. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 96. orr.
Horrek esan nahi du Stanleyk hobera egin duela, berriz bizitzen hasi nahi duela. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 193. orr.
Nahiz eta egunero eguzki lorearen pipitak irentsi, ez zuen hobera egiten batere alabak. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 90. orr.
Ongi iruditzen bazaizu, gera zaitez nirekin, eguraldiak hobera egin arte. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 629. orr.
Dena dela, urte horren amaieran hobera egin zuen haren osasunak -hala gorputzarenak nola arimarenak- eta berrio ekin zion lanari. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 11. orr.
Agurearen osasunak, ostera, ez zuen hobera egin eta handik gutxira hil zen. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 148. orr.
Gaixotasunak hobera egiten die garuneko akromatopsia bereganatua duten batzuei, baina ez guztiei. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 50. orr.
Frantzian ere ez dira hobera ari, bozkatu dituzten Judioen Estatutuari buruzko bi legeekin. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 95. orr.
Denborarekin, Hutx hobera ari zen nabarmenki eta taldean bere ohiko tokia hartu zuen. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 31. orr.
Ez nintekeen hari fida pausu luzamen zenbaiten ardiesteko gorputzaldi osoa hobera ari zitzaidan. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 62. orr.
Oraindik sendotu beharra daukala, baina hobera bidean doala, eta hobeto egongo dela etxean. Hasieran, gorputz erdia paralizatu zitzaion, eskuineko aldea; handik hiru hilabetera, berriz, hoberako bidean jarri zen, itxura batean. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 45. orr.
Zerbitzariak mahaigaineratutako gosariak hobera bidean ninduen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 42. orr.
Aitor nezake ez nauela orobat puntu horrek hainbat axolatzen gauzak menturaz hobera doazelako. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 157. orr.
Egoera hobera doa? Berria - Euskal Herria 2006-02-26
Behar bada hobera goaz. Herria 2004-12-23
Gizaki modernoa, Berpizkunde garaitik oraintsu artekoa, historia beti hobera doan uste osoan bizi izan da, oro har. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 44. orr.
Dorothyri gertatu zitzaiona hoberako izan zen beretzat eta niri gertatu zaidana hoberako da niretzat. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 197. orr.
Eta gertatzen zen guztia hoberako zela pentsatzen zuen beti. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 190. orr.
Ohiturarik ez aldatzeko, hoberako izan ezean. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 397. orr.
· Institutuan matrikulatu, eta hango girora egokitzeak lanak eman zizkidan, uste baino hoberako izan bazen ere aldaketa. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 83. orr.
Giza generoak hoberantz egingo zuela espero nuen. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
-Aurrerantz eta hoberantz egin behar dituk beti aldaketak. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 85. orr.
Eta bere hizkuntzako arauak auzokoenak bezalakoak badira, orduan eta hobe. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 189. orr.
Alde egin behar duk, eta zenbat eta lehenago joan, orduan eta hobe. -Zenbat eta lehenago igo trenera, orduan eta hobe -esan zuen. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 102. orr.
Zenbat eta gehiago zabaldu han gertatutakoa, orduan eta hobe han geratu direnenentzat. Berria - Euskal Herria 2004-06-04
agian hobe (28); agian hobe izango (10); aise hobe (8); askoz hobe (40); baina hobe (72); baino hobe (95); baino hobe da (20); balitz hobe (9); beharbada hobe (14); da hobe (28); den hobe (8); du hobe (8); dut hobe (19); edo hobe (41); edo hobe esanda (22); egitea hobe (11); egotea hobe (8); ere hobe (30); eta hobe (193); eta hobe izango (8); eta hobe zela (8); etorkizun hobe (13); ezen hobe (10); ezin hobe (38); hainbat hobe (45); hala hobe (13); hanbat hobe (11)
hobe bai (15); hobe baita (22); hobe bat (37); hobe batean (10); hobe baten (43); hobe baten bila (8); hobe beharrez (63); hobe beharrez ari (8); hobe da (279); hobe da ez (8); hobe dela (110); hobe diagu (11); hobe diat (16); hobe du (39); hobe duela (15); hobe dugu (66); hobe dugula (11); hobe duk (54); hobe dun (8); hobe dut (49); hobe dut hil (8); hobe dute (17); hobe dutela (8); hobe duzu (113); hobe duzue (33); hobe esan (46); hobe esanda (52); hobe eta (10); hobe ez (48); hobe genuela (10); hobe genuke (22); hobe hala (10); hobe horrela (35); hobe huke (18); hobe isilik (12); hobe izanen (22); hobe izango (179); hobe izango da (40); hobe izango dela (11); hobe izango dugu (13); hobe izango dut (20); hobe izango duzu (9); hobe izango litzateke (8); hobe izango zela (9); hobe izango zen (13); hobe izaten (11); hobe litzateke (41); hobe luke (39); hobe lukete (27); hobe nuela (33); hobe nuen (29); hobe nuke (11); hobe nukeela (8); hobe segur (19); hobe segurki (18); hobe zela (95); hobe zen (65); hobe zenuke (28); hobe zuela (35); hobe zuen (35); hobe zukeen (12); hobe zutela (14); hobe zuten (9); hola hobe (10)
horrela hobe (12); litzateke hobe (10); mundu hobe (17); nire hobe (12); nire hobe beharrez (10); nuen hobe (13); on baino hobe (8); orduan eta hobe (13); pentsatu nuen hobe (8); uste dut hobe (17); zen hobe (10); zer da hobe (9); zer hobe (21); zuen hobe (23); zuten hobe (10)
are hobea (9); aro hobea (8); askoz ere hobea (14); askoz hobea (96); askoz hobea da (16); askoz hobea izango (10); aukera ezin hobea (80); aukera hobea (11); baino askoz hobea (33); baino hobea (352); baino hobea da (56); baino hobea dela (39); baino hobea den (10); baino hobea izan (25); baino hobea izango (18); baino itxura hobea (11); baino talde hobea (15); bat hobea (11); bestea baino hobea (9); besteak baino hobea (12); bizimodu hobea (11); da askoz hobea (10); da hobea (24); den hobea (8); edo hobea (11); egoera hobea (16); eguraldi hobea (8); emaitza hobea (12); ere hobea (30); ere hobea da (8); eta hobea (46); etorkizun hobea (13); ez da hobea (9); ezagutza hobea (8); ezin hobea (471); ezin hobea da (50); ezin hobea dela (13); ezin hobea du (14); ezin hobea egin (9); ezin hobea eman (9); ezin hobea izan (59); ezin hobea izango (28); ezin hobea zen (16); gero eta hobea (18); harrera ezin hobea (16); harrera hobea (8)
hobea aurkitu (10); hobea baita (12); hobea behar (10); hobea da (219); hobea da hori (9); hobea dago (9); hobea dela (100); hobea delako (13); hobea den (24); hobea denik (9); hobea du (39); hobea duela (13); hobea dugu (10); hobea duk (14); hobea dute (23); hobea dutela (11); hobea egin (45); hobea egin zuen (8); hobea egitea (11); hobea egiteko (10); hobea egiten (23); hobea eman (34); hobea emango (10); hobea ematen (20); hobea erakutsi (14); hobea ere (15); hobea eskaintzen (9); hobea eta (27); hobea ez (15); hobea izan (188); hobea izan da (20); hobea izan du (14); hobea izan zen (26); hobea izan zuen (18); hobea izanen (21); hobea izango (99); hobea izango da (23); hobea izango dela (8); hobea izango zela (8); hobea izango zen (16); hobea izatea (18); hobea izateko (10); hobea izaten (29); hobea litzateke (10); hobea lortu (11); hobea lortzeko (13); hobea merezi (13); hobea zela (27); hobea zen (50); hobea zuen (10)
itxura hobea (38); itxura hobea eman (12); joko hobea (13); kalitate hobea (13); lan hobea (25); lan hobea egin (11); maila hobea (26); parada ezin hobea (21); plan hobea (8); suerte hobea (9); talde hobea (35); zerbait hobea (21); zerbitzu hobea (8); zorte hobea (26); zorte hobea izan (11)
baino hobeagoak (9); baino hobeagorik (8); hobeago bat (13); hobeago baten (14); hobeagoa izan (8)
askoz hobeak (27); baino askoz hobeak (10); baino emaitza hobeak (24); baino hobeak (116); baino hobeak dira (19); baino hobeak direla (22); baino hobeak izan (8); baldintza hobeak (35); besteak baino hobeak (9); dira hobeak (10); egun hobeak (10); emaitza hobeak (77); emaitza hobeak lortu (17); emaitza hobeak lortzen (13); emaitzak hobeak (10); ere hobeak (9); eta hobeak (30); ezin hobeak (71); garai hobeak (13); gero eta hobeak (12); hobeak dira (63); hobeak direla (41); hobeak direlako (8); hobeak dituzte (8); hobeak egin (12); hobeak ematen (9); hobeak eta (20); hobeak gara (8); hobeak izan (48); hobeak izan dira (9); hobeak izango (22); hobeak lortu (27); hobeak lortu ditu (10); hobeak lortzeko (10); hobeak lortzen (13); hobeak zirela (12); hobeak ziren (16); lan baldintza hobeak (14)
baino sasoi hobean (8); egoera hobean (28); ezin hobean (48); giro ezin hobean (9); hobearen bila (14); modu ezin hobean (11); sasoi hobean (16)
baina hobera (9); du hobera (32); egin du hobera (17); egoerak hobera (40); egoerak hobera egin (33); eguraldiak hobera (8); ere hobera (14); ere hobera egin (9); eskuak hobera (8); eta hobera (12); ez du hobera (11); ez zuen hobera (9); hobera egin (252); hobera egin behar (8); hobera egin du (80); hobera egin duela (30); hobera egin duen (9); hobera egin dute (11); hobera egin zuen (23); hobera egingo (39); hobera egingo du (11); hobera egitea (9); hobera egiteko (12); hobera egiten (48); hobera egiten ari (18); lesioak hobera (9); osasun egoerak hobera (9); zuen hobera (16)
baino gauza hoberik (16); baino hoberik (38); baino hoberik ez (12); deus hoberik (10); ezer hoberik (18); gauza hoberik (32); gauza hoberik ez (10); hoberik egin (9); hoberik ez (93); hoberik ez dago (12); hoberik ezean (28); hoberik izango (11); ideia hoberik (8); leku hoberik (10); modu hoberik (15); zer hoberik (17); zeregin hoberik (14)