Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hauei [aditu gonbidatuei] ere baldintza bi eskatu behar zaizkie ezinbestean: hizkuntza ondo jakitea eta hiztun trebe izatea. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 178. orr.
Hiztun ona eta kontatzaile egokia. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 91. orr.
Hiztun oso ederra dut neure lagun hau. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 127. orr.
Osaba hitz egin zale eta hiztun bikaina izan baita beti. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 128. orr.
Asko dira Arrasate inguruan ezagutu ditudan hiztun ezinago egokiak. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 62. orr.
Hiztun eztia, errekastoaren zurrumurrua bezalakoa, ezpainetan baino begietan irriñoa distiratzen zitzaiola. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 146. orr.
Beste etxebizitzan Tomas Osoro bizi da, gizon alaia eta hiztun dotorea. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 62. orr.
Hitzak pisatzen ikasi duen hiztun dotore doktoreak. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 73. orr.
Hiztun eskasa izan naiz ni beti eta hala naiz orain, zu agertu ondoren ere. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 152. orr.
Hiztun aldrebesa zinen, inon aldrebesik bazen. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 74. orr.
· Ez zara telefonozko hiztun peto horietakoa: askoz adierazkorragoa zinen idatziz, eta sueltoago aritzen zinen aurrez aurre. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 41. orr.
Horrela, gramatikak hiztunen jokabidea islatzen du, eurek ere perpaus berrien kopuru amaigabea sor eta uler dezaketelako, nor bere esperientzia mugatutik abiatuz. Beraz, hizkuntza, hiztun bakoitzarengan dagoen zerbait da, nahiz guztiena den. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 33. orr.
Komunikazioa eten egiten da hiztun-entzuleek elkarri ulertzen ez diotenean. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 162. orr.
Gainerako hizkuntzetako hiztunok ez dugu ikasten bokal sudurkariak berariaz egiten, ez dugu ikasten bokal sudurkariak hautematen. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 96. orr.
Hiztun helduak haurtzaroan moldatu den hizkuntzaren ahoskera du. Hiztun ingelesek [...] ez dute [p] / [ph] desberdintasuna bereizten; thailanderaz berriz ez dago nahasterik, esanahia bereizteko erabiltzen baitira. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 48. orr.
Hizkera eredu batek gizartean arrakastarik izango badu, bizirik egon behar du, eta zenbat eta bizitasun handiagoa izan, hau da, zenbat eta hiztun gehiagok erabili, orduan eta hobe. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 32. orr.
Hiztunen eguneroko jardunean. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 62. orr.
1800.ean, adibidez, bost edo sei ehun mila euskal hiztunetatik 160.000 edo euskaradunen herena, nonbait han, bizi zen Iparraldean. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 120. orr.
Irlandako ingeles hiztuna, dublindarra. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 89. orr.
40.000 hiztun inguru duen erromantxeraz poesia idazten duen artzaina. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 129. orr.
Gizabanako hiztun guztien artean zeinek du era honetako hizkuntzan hitz egiteko eskubidea? Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 60. orr.
Subjektu hiztuna eta bere solaskideak. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 113. orr.
Tximino hiztunaren lehen esaldia. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 170. orr.
Hegazti hiztunen historia luzeko lehenengo loro punka zen Nofutur. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 27. orr.
-Loro hori ez dun hiztuna, berritsua baizik! «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 33. orr.
Euskal poeta guziak baino poetago iruditzen zait horretan gure lur hiztuna. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 98. orr.
Ez zituen irakurtzen unikornioak agertzen ziren liburuak, ez kilker jakadunak, arrautza hiztunak, ipotx miresgarriak, edota elefante hegaldariak agertzen zirenak ere. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 28. orr.
Esku batzuk luzatu dira kutxa hiztunari buruz. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 20. orr.
Diktadore Handia izan zen komediantearen lehen film hiztuna. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 28. orr.
Ez zen gizon hiztuna. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 114. orr.
Eta hiztuna zen, izugarri hiztuna: lehenengo unetik eroso sentiarazi gintuen. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 110. orr.
Berez ere hiztuna izaki, sudurra zikintzen zuenean sekulako jarioa izaten baitzuen. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 49. orr.
Hiztuna da gidaria. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 39. orr.
Agian horregatik zen hiztuna, hitz egin ahala bere espiritua -motor baten moduan, pentsatzen zuen- berotu egiten zelako. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 239. orr.
Niri ere gustatzen zait jende hiztuna. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 128. orr.
Jende hiztun jakituna ur-axalean kinkirrin ergelean nekatzen den harri xapalaren pare da. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 18. orr.
· Zorayda Arrarasen aho hiztun eta mutuen tenpluetan trabatzen eta katigatzen, aurrera adina atzera. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 231. orr.
Hiztun zegoen boxeoaren inguruko hizketaldiaren ondoren, eta ni zirikatzeko gogoz. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 73. orr.
Aita ere hiztun zegoen egun hartan, ohi ez bezala. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 98. orr.
Sukaldean ari ginen bitartean, eta gero afaltzerakoan, oso hiztun ibili zen Adela. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 84. orr.
Zoriontsu eta hiztun sentitu zen. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 104. orr.
Amona bat hurbildu zitzaigun, argi, hiztun. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 51. orr.
Hiztun senak esaten dionaren arabera. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 213. orr.
Bertsolaritzak gure hiztun komunitatean duen lekuaren ikuspegi orokorra. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 36. orr.
Gutako bakoitzaren adimen murritzaz gain, susmoa dut gure hiztun erkidegoa ere ez ote den txikiegi, Mitxelenak emandakoa behar bezala neurtzeko. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 21. orr.
Hiztunek hotsak ahoskatzen ditugu eta hotsak entzuten ditugu, baina fonemak bakarrik existitzen dira gure hiztun kontzientzian. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 81. orr.
Ongi argitutako gauza da, jaiotzetiko gorren kasuan (keinu-hiztun baldin badira, bereziki), ikusmenerako birmoldatzen direla garuneko entzumen-aldeetako batzuk. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 147. orr.
Sabel-hiztuna da Kapitain Fracassa eleberriko Gerald D. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 97. orr.
baino hiztun (4); da hiztun (9); dira hiztun (3); duen hiztun (3); ere hiztun (3); eta hiztun (20); eta hiztun bikaina (3); euskal hiztun (8); ez hiztun (3); gure hiztun (3)
hiztun aparta (3); hiztun arruntak (3); hiztun asko (4); hiztun batek (3); hiztun baten (4); hiztun bati (3); hiztun batzuek (3); hiztun berriak (3); hiztun bikaina (6); hiztun egokia (3); hiztun eta (4); hiztun gehiago (3); hiztun gutxi (3); hiztun gutxiago (4); hiztun guztiak (3); hiztun guztiek (7); hiztun guztien (5); hiztun horrek (5); hiztun horren (3); hiztun jakin (3); hiztun kopuru (3); hiztun kopurua (4); hiztun multzo (3); hiztun on (3); hiztun ona (8)
oso hiztun (4); subjektu hiztun (5)
baino hiztunago (4); da hiztunak (5); da hiztunaren (3); errusiera hiztunak (4); eta hiztuna (3); eta hiztunak (7); euskal hiztunak (10); hiztuna da (5); hiztuna eta (4); hiztuna ez (4); hiztunak eta (5); hiztunak ez (6); hiztunaren ahoskera (3); ingeles hiztunak (8); oso hiztuna (7); parsel hiztuna (3)
baina hiztunek (3); da hiztunen (3); diren hiztunen (3); du hiztunen (5); eta euskal hiztunek (3); eta euskal hiztunen (3); eta hiztunek (4); eta hiztunen (3); euskal hiztunei (7); euskal hiztunek (5); euskal hiztunen (26); euskal hiztunen eskubideak (5); euskal hiztunon (3); euskal hiztunontzat (3); hiztunek ez (6); hiztunek ez dute (3); hiztunen artean (6); hiztunen arteko (4); hiztunen eguneroko (3); hiztunen eskubideak (6); hiztunen hizkuntza (3); hiztunen kopurua (4); hiztunen multzoa (4); mendebaleko hiztunek (3)