Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hizpidea, te-mahai inguruan bildurik, joskintza alorreko puntu eta ereduei buruzkoa izan zuten. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 243. orr.
Baina ordurako nahikoa genuela pentsatu, eta, hizpidea epaiketara lerratu aurretik, Adela eta Estheren turismo sexualarena kontatu diot. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 204. orr.
-Eltzeko horrek usain ezin hobea du -bota nuen, etsi-etsian hizpidea aldatzen saiatuz. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 144. orr.
Sentitzen dut hizpidea atera izana. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 187. orr.
Gairen bat atera nuen gero, Triesten beti halako eguraldia egiten al zuen edo antzeko hizpideren bat. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 182. orr.
Doi tar-tar xume bat bere hizketa pausatuan, baina hizpideari lotzen saiatu da berehala. «Kuskue tanden», 2004 - 72. orr.
Hizpide horri heldu eta berehala ekin zion Enrikek teoria bat garatzeari. «Kuskue tanden», 2004 - 79. orr.
Kalapita hura zertan amaitu zen ezin, bada, jakin; soil-soilik dakigu hegazti hori jende askoren gogokoa izan, eta gogoan egon dela, gogoan eta hizpidean. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 75. orr.
Haren konfiantza bortxatu nahi ezta, hitz beste egin, eta ohiko hizpideetara eraman zuen solasaldia. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 21. orr.
Ez dakit gaia zein zen, baina irakasleak, Pep Subirosek, marxismoa beste hizpiderik ez zuen izan. ik beherago 3. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 46. orr.
Kontuak hizpidea sortuko zuela dudarik ez zen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 95. orr.
Auzokoen hizpide egin gaituzu, etsaiak burlaka ari zaizkigu. Elizen arteko biblia Sal 80,7
Neskekin tratatzeko eta haiekin hizpidean sartzeko erraztasun pixka bat zeukana. ik beherago 5. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 110. orr.
Isiltasuna lortu zuenean, pertinentzia hitza hizpidera etorri, eta bere aurpegiaren adibidea jarri omen zuen hitzaren esanahia argitzeko: [...]. ik beherago 7. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 100. orr.
Bere hizpideari zerion musikaren gozamenean. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 58. orr.
Han hankarteko zerak dantzatu behar dira, gernubideak eta unibertso ezkutuetako zulo beltzak, eta begia eta hizpidea hankartean jarri ezkero, ez dago bi sexuak berdintzeko modurik. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 27. orr.
Dena dela, gehiegi ari naiz urruntzen nire hizpidetik. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 16. orr.
Hitzak hizpidea dakarrenez. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 142. orr.
Horregatik, hizpide gaiztoko kontrastez osatutako esapide ironiatsua genuke gaur letren errepublika delakoa, eta ez helburu zintzo, lanbide duin eta produktu onuragarriak sortzeko lan egiten duen giza talde baten deitura. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 42. orr.
Hurrengo goizean, gertatuaren berri jakin zuen jendeak, eta egun hartako hizpide nagusi bihurtu zen. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 48. orr.
Gaueko azken orduak edari onarekin eta hizpide ustez distiratsuekin gozatzeko. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 41. orr.
Handik egun batzuetara, berriz, ezkontide arteko ahakar sutsu horietariko batean ziharduten Zeusek eta Herak, jainko senarraren desleialtasunak zirela haserre-hizpide. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 18. orr.
Beste zenbaitzuk gau osoan aritzen ziren euren zorigaiztoko buruhausteak eta gaixotasunak hizpide hartu eta kontu-kontari. Bistan da oker dabilela, eta oraintxe hizpide hartuko dudan beste lege bat hartu duela Hamabi Tauletako legetzat. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 166. orr.
Bizitza hizpide hartu, eta hura heriotzatik zerk bereizten duen definitzen saiatu ziren. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 172. orr.
Bazirudien lehenagotik ere aritua zela gai hura hizpide hartuta. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 238. orr.
Eta halakoetan, nire asmo ona erakusteko, gai hutsalen bat hartzen nuen hizpide. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 28. orr.
Errealitatea hartzen zuen beti hizpide, ezagutu berri zuen alegiazko errealitatea. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 16. orr.
Uste dut politika eta uzta hartu zituztela hizpide. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 73. orr.
Esate baterako, giza genetika harturik hizpide, garbi dago giza genoma dezifratzeak hainbat arriskualdi ekar ditzakeela ondotik. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 194. orr.
· Gabinek berriro hartu nahi izan zuen utzitako hizpidea. «Kuskue tanden», 2004 - 113. orr.
-Badakizue -azaldu zien, gai ez oso samurrak hizpide zituenean erabili ohi zuen ahots-doinuaz-. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 63. orr.
Molekulak, ugalketa eta eboluzioaren brikolajea ditugu hemen hizpide. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 16. orr.
Azkueren uste ustelak izan zituen Mitxelenak hizpide. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 114. orr.
Hizpide ditugun beste estatu horietan, ordea, dirua ez da inoiz itzultzen, hartu dutenek ez dutelako ezer zor. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 24. orr.
Ez dago zalantzan jartzerik hizpide izan ditugun legeak [...] Erromako hiru errege legegile horien emaitza direla. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 182. orr.
· Literaturaz gainera, tertulia kideek Lehen Mundu Gerra dute tertuliako hizpide nagusi. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 53. orr.
Aldizkarietako batek Ifniko gerra zuen ia hizpide bakar. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 52. orr.
· da ad Biek ederki zenekiten kontu serioa zela hizpide zenutena. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 131. orr.
Dagoeneko hizpide da ernalkuntzaren osteko urratsetara zabaltzea enbrioiaren probetaldia. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 96. orr.
Haren zor ezin ulertuzkoak hizpide ziren beraren lagunartean. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 227. orr.
Eskola kontuak hizpide direnean. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 134. orr.
· (aditza ezabatua) Gure aparatu kognoszitiboa hizpide, bi konparazio ditugu aukerako. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 192. orr.
Hizpide, betiko gaiak: amodioa, munduko gaitzak, azkenik ikusi filma, irakurri liburua. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 15. orr.
Italia, bizitza hizpide. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 172. orr.
Ez zen berriro ere liskartzeko beldur baina, aldi berean, mihi gaiztoei hizpidea eman nahi ez. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 101. orr.
Adeitasunez irribarre egin, eta, hizpidea emate aldera, esan zion: [...]. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 124. orr.
Hizpidea eman orduko, bete-betean sartu zen Enrike bere jardunean. «Kuskue tanden», 2004 - 138. orr.
Entzundako guztien artetik batek eman zidan hizpidea. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 223. orr.
· Badira alde batzuk nabarmenak, dagoeneko hizpide luzea eman digutenak. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 176. orr.
Pentsatzen duguna esateak, hizpide biziagoa ematen du, dakiguna errepikatzeak baino. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 74. orr.
· Horrela, inori ez diot hizpiderik emango horrenbesteko dirutza neure esku daukadalarik. Elizen arteko biblia 2 Ko 8,20
Balitekek hi hizpidean egotea. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 200. orr.
Eta bidailagunek kasinoak eta hotel ikusgarriak hizpidean zituzten bitartean, ni gelako komunarekin amestuz nindoan, komuneko ispiluarekin bereziki. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 248. orr.
Baina gaur berriro ere atera da hizpidera Clinton eta Lewinskyren arteko kontua. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 139. orr.
Espainiako zonceren[=pellokerien] artean, bada hiria aipatzen den aldiro hizpidera ateratzen den bat, turismo orriak eta entziklopediak dituena benetako zilar turuta. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 48. orr.
Argudio bat ateratzen digute beti hizpidera: umeek ezin dute beren nahia legez adierazi. Berria - Gaiak 2004-09-29
Goiz hartan ere gai hura ekarri zuen hizpidera. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 50. orr.
Nabarmendu egiten ziren hizpidera atzerriko hitzak ekarriz. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 63. orr.
Hurrengo, itzulinguruka zebilkion beste kontua ekarri zuen hizpidera Bain andreak. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 68. orr.
Behin, oso gogoan dut, Amstrong astronautaren misterioa ekarri genuen hizpidera. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 66. orr.
Ez zituzten goraipatu gabe utzi Ganberako eta postako buruak; banan-banan ekarri zituzten hizpidera hiriko funtzionario gehienak, eta guztiak iruditu zitzaizkien gizonik ohoragarrienak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 50. orr.
Hura bai euria! -dio, beste zerbait hizpidera ekarri nahi balu bezala-. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 107. orr.
atzo hizpide (20); auzia hizpide (4); bat hizpide (4); bizitza hizpide (8); da hizpide (18); dira hizpide (10); ditu hizpide (61); ditugu hizpide (4); dituzte hizpide (42); du hizpide (50); dugu hizpide (5); dute hizpide (52); egoera hizpide (4); ere hizpide (63); ere hizpide hartu (4); ere hizpide izan (50); eta hizpide (6); eta hizpide izan (4); genituen hizpide (6); genuen hizpide (7); hartu ditu hizpide (5); hartu zituen hizpide (12); hartu zuen hizpide (13)
hizpide atzo (28); hizpide bakar (5); hizpide bakarra (5); hizpide da (6); hizpide dugun (6); hizpide eta (11); hizpide gaur (4); hizpide hartu (15); hizpide hartuta (39); hizpide hartzean (4); hizpide izan (171); hizpide izan da (10); hizpide izan dira (5); hizpide izan dituzte (5); hizpide izan du (9); hizpide izan dudan (4); hizpide izan dute (6); hizpide izan zen (11); hizpide izan zituen (22); hizpide izan zituzten (7); hizpide izan zuen (35); hizpide izan zuten (26); hizpide izango (22); hizpide izango da (4); hizpide izango dute (4); hizpide nagusi (26); hizpide nagusia (10)
ia hizpide (4); ia hizpide bakar (4); izan da hizpide (6); izan ditu hizpide (21); izan dituzte hizpide (10); izan du hizpide (14); izan dute hizpide (17); izan genituen hizpide (5); izan zen hizpide (7); izan ziren hizpide (4); izan zituen hizpide (53); izan zituzten hizpide (42); izan zuen hizpide (115); izan zuten hizpide (51); izanen dituzte hizpide (4); izango dira hizpide (5); izango ditu hizpide (11); izango dituzte hizpide (19); izango du hizpide (14); izango dute hizpide (20); orain hizpide (6); politikoa hizpide (5); zen hizpide (10); ziren hizpide (6); zituen atzo hizpide (4); zituen hizpide (67); zituen hizpide atzo (5); zituzten atzo hizpide (4); zituzten hizpide (44); zuen atzo hizpide (6); zuen hizpide (136); zuen hizpide atzo (15); zuen hizpide nagusi (5); zuten atzo hizpide (4); zuten hizpide (60); zuten hizpide atzo (5)
hizpidea eman (7)
beste hizpiderik (9); beste hizpiderik ez (5); ekarri zuen hizpidera (4); ere hizpidera (6); hizpidera ekarri (17); hizpidera ekarri nahi (4); hizpidera ekarriz (4); hizpidera ekartzea (4); hizpidera ekartzen (7); hizpiderik ez (5); zituen hizpidera (4); zuen hizpidera (8)