Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
"Beste batean" edo "Egun batean" hitzekin hasten da Gelatxoren hizketaldia beti. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 43. orr.
Beste hizketalditxo bat izango dugu laster, gauzak hobeto pentsatzeko astia izan eta zeure leialtasunak norentzat diren erabakitzen duzunean. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 204. orr.
Peter, hizketalditxo bat izan dugu oraintxe Lily eta James hil ziren gauean gertaturikoaz. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 297. orr.
Hizketalditxo bat egiteko egokiera izan dut alboan dudan emakumearekin. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 57. orr.
Gainerakoek entzuterik nahi ez zuten hizketalditxoak ere egiten zituztela ia ahapeka. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 129. orr.
Aurkezpenen ondoren, hizketalditxo kortesiatsu bati ekin zioten bi-biek. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 268. orr.