Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nazkatua nauka zuen hitzontzikeria horrek!", segitzen zuen bere langelara joan bitartean. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 82. orr.
Beti hitzontzikeria berak! Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 243. orr.
Hitzontzikeriarako joera, kalaka zentzugabea nahiz esaldi eginez betetako hizkera estereotipatua. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 240. orr.
Nortasunik ez izatea leporatzen diote, nortasuna hitzontzikeriarekin eta hantustearekin nahasten dutenek. Berria - Kirola 2006-01-06
Kontraesana eta hitzontzikeria gustatzen zaizkiona ez da ezer seriorik ikasteko gauza. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 226. orr.
Laburtasunaren hitzontzikeria horren, sententziaka jardun behar zoro horren adibide arauemailerik bila daiteke Hamleteko Polonio daniar estatu-gizon ospetsuaren mintzakeran. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 27. orr.
Geometrialariak bere metodoaren arabera Filosofian karten eraikina baino ezin du sortu, filosofoak berearen arabera Matematikaren aldean hitzontzikeria baino ezin du eragin. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 252. orr.
Onenean, psikoanalisia hitzontzikeria hutsa besterik ez da. Berria - Harian 2006-05-06
Asko eta asko hitzontzikerian, beti bezala. Berria - Kirola 2006-03-26