Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kale zabal bat ikusten zen, etxe zuri handi batzuekin, eta argi elektrikozko bi ilara hitsekin. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 194. orr.
Unairen begiek argitasun hitsa bereganatua zuten berriz. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 82. orr.
Ile-adats marroi hitsa. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 134. orr.
Haren oroitzapenetan, kolore hitsez agertuko ziren urte haiek. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 39. orr.
Hortz-ilara hits eta lustre gabea agerian utziz. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 164. orr.
Haren begi berdeen distira hitsa bilatu nuen argibide eske isilean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 169. orr.
Erabat itxi gabeko betazalen artean zuri ageri ziren ninirik gabeko begi itzali hitsak. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 40. orr.
Haren aurpegiera hitsa, horixe baizik ez nuen aurkitu. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 55. orr.
Erreka tzar baterat eroria eta handik planta hitsean ateraia. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 30. orr.
Geltokira iritsi naiz egun hits eta euritsu honetan. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 37. orr.
Aro hitsa, ainitz tokitan elurra. Herria 2005-02-24
Euskal Zerbitzu Sekretuen buruzagiaren esaldia dilindan gelditu zen bulego hitsaren egurats pisuan. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 39. orr.
Leku hits eta itogarrietan sentitzen zen eroso. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 63. orr.
Gertakari hits eta ilunak ere izan dira jasaiteko, hala nola Itoitz herriaren suntsitzea Nafarroan. Herria 2004-01-01
Umore pixka bat jarri nahi izan nuen sala hits hartan. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 115. orr.
Gelatzat zuen hilkutxa hits hartara sartzen utzi zion. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 154. orr.
Chadefaud-ek hiltzera kondenatuen zerrenda hitsa azaldu zuen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 106. orr.
Igandean, usaian bezala izan nintzen Parisen baina hiria dena hutsa eta hitsa kausitu nuen. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 90. orr.
Don Karlosek Zornotzan sinatutako akordio hitsaren ondoren. Txillardegi «Putzu», 1999 - 21. orr.
Beldur ginen berri hitsa etorri zitzaigun. Txillardegi «Putzu», 1999 - 247. orr.
Nire pentsamendu hitsetan murgildurik. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 44. orr.
Urrutiko lekuetan gertatutako sarraskien gainean gogoeta hitsetan aritzea geratu ezinik. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 222. orr.
Gerla guziek sortarazten duten ondorio hits bat, gosetea. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 180. orr.
Beterano askoren patu hitsa. Txillardegi «Putzu», 1999 - 124. orr.
Baina ez-entzuna egin diot barnetikako eresi hitsari. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 31. orr.
Aza zuri ikaragarriak, trinkoak eta gogorrak, metal hitsezko bolak bezalakoak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 50. orr.
Hits, triste, gelditu zen atzo euskalgintza Andolin Eguzkitzaren bat-bateko heriotzaren berri izandakoan. Berria - Ekonomia 2004-03-25
Ondoko egunak hitsak izan ziren biziki. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 157. orr.
Aroa zen ainitz tokitan hitsa. Aurpegi guztiak grisak eta hitsak ziren. Herria 2003-04-24
Ixtripu handiguziak hitsak eta latzak direla. Herria 2005-07-28
Negua hitsa izan zen enetzat. Txillardegi «Putzu», 1999 - 359. orr.
Melodia hits samarra zen, motela eta ez oso bizia. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 144. orr.
Eta hantxe egongo duk Cecily, hits, dotore, lerden, bere ezpainei ausikika, ni gorrotatzen, bizitza gorrotatzen... Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 382. orr.
Agureak, hits, baietz egin du buruaz. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 24. orr.
Erdi-hila, hits eta ilun, lehoin gaizoak bildu du kaska, ausiki, zauri eta min, orroño bat doi-doia dezakelarik egin. Herria 2003-04-03
Zeren zorionak zuri baitira; zuri, faltsu, ustel, hutsal, merke, hits eta huts. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 131. orr.
Kanpoan, berriz, errealitateko bizitzan, arrotz, huts, hil eta hits aurkitzen zuen mundua. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 36. orr.
Hitza hitz edo gizona hits! Herria 2004-03-04
Arras polliki iragan da, aroak hits-aireño bat ukanik ere. Herria 2003-09-11
Aro eztiagoa bainan hits aire batekin aste ondar huntan. Herria 2004-04-01
Estore astunek motelduriko argi hits-herabea ohe gainean nagi zetzan. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 83. orr.
agur hits (3); balentria hits (4); berri hits (4); bezain hits (6); bezain hits eta (5); doinu hits (3); edo gizona hits (3); egun hits (4); eta hits (15); gela hits (3); gertakari hits (5); giro hits (3); gizona hits (4); hits airea (6); hits bat (20); hits batean (5); hits batek (3); hits baten (5); hits eta (42); hits eta huts (3); hits haiek (5); hits hartan (8); hits hori (7); hits horietan (3); hits horrek (4); hits horrekin (3); hits horren (5); hits hortan (4); hits hura (7); ixtorio hits (6); molde hits (3); soinu hits (3)
argi hitsa (3); aro hitsa (13); aro hitsa zelarik (3); aroa arrunt hitsa (4); arrunt hitsa (5); aski hitsa (3); berri hitsa (11); berri hitsa hedatu (4); biziki hitsa (4); denbora hitsa (4); eta hitsa (11); gauza hitsa (4); gauza hitsa dela (3); gertakari hitsa (5); giro hitsa (3); hitsa da (5); hitsa dela (3); hitsa egin (3); hitsa eta (9); hitsa hedatu (4); hitsa hedatu da (3); hitsa izan (10); hitsa izan zen (3); hitsa izana (3); hitsa izana gatik (3); hitsa zelarik (3); hitsa zen (6); partida hitsa (6); partida hitsa egin (3); zen hitsa (3)
aro hitsak (3); aro hitsarekin (5); balentria hitsak (9); berri hitsak (4); egun hitsak (5); gertakari hitsak (3); historiak daukan hitsenaz (3); hitsak dira (3); hitsak eta (8); hitsak izan (4); hitsenaz elkar hartuta (3); huntako berri hitsenetarik (3); manera hitsak (3); manera hitsean (4); ondorio hitsak (4)