Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hitanoa da, jakina, lagunarte girokoa. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 216. orr.
Trinkoen hitanoak sortu zituen buruhausterik handienak. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 187. orr.
Hitano femeninoa menderatzea. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 281. orr.
Hizkera neutroko ni naiz, esate baterako, ni nuzu da zuketan eta ni nuxu, berriz, xuketan, hitanoan ni nauk eta ni naun diren bezala. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 216. orr.
Hitanoarena da beste bat, diotenez nekez berreskuratuko duguna. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 104. orr.
Alexek beti jotzen zuen hitanora. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 169. orr.
Zuka hasitako elkarrizketa hitanoz amaitu dugu, Berria - Kirola 2004-07-22
Ez zen samurra hitanoko adizkiak bateratzea. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 186. orr.
Gizonezkoen hitanoko 2. pertsonetan, berriz, k da ezaugarria (duk, dakik). Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 113. orr.
Dirudienez, XX. mendekoak dira hitanoaren aurkako erasorik gogorrenak. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 225. orr.