Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hau histura, hau samina. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 48. orr.
Ez dugu deus galdu, baina malenkonia edo behazun beltza hor dago; ez: hemen dago; tristura, histura, hustura, gabea, eta gainera beltza, itzal lodi baten kolorekoa. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 113. orr.
Heroi transgalaktiko zangomotza iduri zuen, sugar desgisatu eta lekuz kanpokoa "Lisboako" histuran. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 9. orr.
Armairuaren itzalean morphina hodiak begiztatu nituenean, halako histura batek hartu ninduen. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 140. orr.
Pinochet, Xileko president eta diktadore ohia, 89 urtetan, arras gaizki da burutik beheiti berriki ukan duen histura larri batekin. Herria 2004-12-23
Zenbait denbora hautan, osagarria doi bat kraskatua zuen eta azken histura batek ereman du bi egun barne. Herria 2004-02-26