Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hola segituz ez ote zaiote beren lorea laster histuko? Herria 2001-08-09
Arrastiria bazterrak histen ari da jada. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 6. orr.
Denboran atzera eginez gero, ordea, histu egiten zitzaizkion koloreak, bizitasuna galtzen zuten. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 69. orr.
Eusebioren kopeta ilunaz ohartu eta, begitartea histu zitzaion. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 67. orr.
Oroitzapen zaharrek ahotsa histu baliote bezala. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 77. orr.
Zapaten beltza pixka bat histua zaio, baina galtzak eta atorra ezinago beltzak ditu. Berria - Kultura 2004-07-25
Itxura hori histen ari da ordea. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 159. orr.
Emakume gaztea da, baina nekeak eta etsipenak gogoa histu diote. Berria - Mundua 2004-06-20
Ilusioak histu ditu. Berria - Euskal Herria 2004-11-25
Haren ganik daukat euskararen alderako maitasuna, nehoiz, bizian zehar, histu ez zautana. Herria 2005-07-14
Zaindari beltzen antzera, zorionari nire ariman sartzea debekatzen, mundua histen, margultzen, belzten. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 95. orr.
Aroa arrunt histurik, fandangolarien lehiaketa ez da pilota plazan egin bainan sahetseko aterbepean. Herria 2004-01-22
Historialari bezala nolako arrangura zuen beti egiaz egi ari nahi, deus edertu edo histu gabe. Herria 2004-07-01
Behin baino gehiagotan bargoak hiltzeko labana eskuratu zuen gerlan zendu aitaren omena histen zuen bikotearen kalitzeko. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 175. orr.
Aurtengo uda idorrean gure mendiak poxi bat histen hasi badira ere. Herria 2005-11-03
Tinduak histen ari baitzaizkio. Herria 2005-04-21
Nagiak kendu gabe, begiak behartu nituen argi murritzak histutako letra sailera. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 379. orr.
Bista ordukotz doi bat histua zuen, trabak zituen irakurtzean. Herria 2001-10-11
Itxaropen argia lano beltz batzuek histua. Herria 2005-02-03
· Gero, gorridura hura ematzen hasi zen, amatatzen, eta ordainetan albo ertzak zuritu zitzaizkien hodei molkoei, eta gero ezta hori ere, arretu-histu egin ziren, ortziko itsaso beti bare hartan disolbatzen hasitako pintura arrastoak bailiran. «Kuskue tanden», 2004 - 188. orr.
Besaulki gorrimin histu baten gainean. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 238. orr.
Tabako-hauts zirimiri etengabe haiek ziratekeen haren apaiz-jantzi zaharrei itxura urdin histu hura ematen zietenak. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 18. orr.
Itsas haizeak, mailu eta mailuxka kanken hots histuak zekarzkieten belarrietara. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 108. orr.
Bizpahiru lore histurengatik galdu dik beraz bizia? Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 39. orr.
Kristoren piztearen lorian parte hartuko baitute, deusek ezin histuzko betiereko zorionean. Herria 2002-12-05
bat histua (3); histen ari (5); histu ditu (3)