Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
histrioniko izond histrioiari dagokiona.
Eroaren gisan maitemindu zen Madam Tschissik izeneko antzezle histrioniko batez. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 52. orr.
Joseba bere gaitasun histrionikoaz baliatu da orduan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 465. orr.
Ametsen pintore histrionikoa. Berria - Kultura 2004-05-11
-Beste batzuetan histrionikoa, esajeratua eta neurririk gabea da. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 117. orr.
Aurelianok heresia histrionikoaren azalpen bat gaineratu zion bere lanari. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 142. orr.