Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
historiazale iz historiaren zale dena; historialaria.
Ez nion esan ni historiazale amorratua nintzela, eta Granma ikusi nahi nuela, iraultzaileak Kubara ekarri zituen itsasontzia. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 205. orr.
Oraingo aldean historiazale herrikoiak ez du bere sudurra aitzinatzen. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 204. orr.
Iruñeko Semena-Santxez-en senarra, historiazale zonbaiten arabera, Santxo Haundiaren bastarta. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 28. orr.
Liburu bat, Eddy Florentin historiazaleak egina 2 000 urtean, "11 novembre 1942". Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 143. orr.