Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zeren beti beltzari beha dagoen zuria, hisikatzen eta obsesionatzen da, itsutzen da. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 98. orr.
Zeren ni ez bainaiz zuek bezala hisikaturik ibiltzen, untzitik jaitsi bezain fite nork larrua gehiago joko. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 504. orr.
Erauziak zizkioten astoari begiak, bi zulo gorri, eta mihia ere bai; une hartan, Herbert harriak jaurtitzen hisiatu arren, astoari hesteak uzkitik ateratzeko ahaleginetan ziharduten. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 78. orr.
Ausart gaitezen, bada, eszeptikoki bada ere, "geure buruaz pentsatzen", Kant gutxi eta gaizki ezagutzen dutenek beti Kanti esanarazi ohi diotenez; edo "ausart gaitezen ulertzen", Ilustrazio berri bat galdatuz Nietzsche hisiatu den legez. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 20. orr.
Nola or hisikatua ehizaren arrastoan, etsi gabe. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 605. orr.