Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hiruna urte bete genituenean ere, haren begitarte sartua! haren kolore hitsa! Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 70. orr.
Patioak ez zituen hiruna metro besterik luze-zabalean. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 120. orr.
Hiruna musu eman zizkioten elkarri masailetan. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 427. orr.
Horien hiruna kopia entregatzen nizkion delako Pedritori. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 275. orr.
Bada beste bat idazle denoi hiruna galdera egin diguna. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 314. orr.
Hiruna hatz baino ez zuten.Ttattolaren lau aldeetan hiruna leiho. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 69. orr.
Hiruna kopa edanik, alaitu egin ziren denak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 482. orr.
Hiruna lagun Polleten albo banatan. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 177. orr.
Hiru selekzio ageri dira lehen postuan, hiruna punturekin. Berria - Kirola 2004-01-27
Horietako bakoitza hiruna gorputz batuk osaturik zegoen, eta gorputz bakoitzak buru bana zuen. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 220. orr.
Lau talde ziren bakotxa hiruna gaztetxoz osaturik. Herria 2003-06-12
Hiruna gizoneko berrogeita hamar ekipo. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 19. orr.
Harri bakoitzarekin hiruna minutuko txandak egingo dituzte. herria¬
Sozialista Abertzaleek emandako aldeko eta kontrako hiruna botoen esanahia. Berria - Harian 2005-01-13
Gorka Juanarena iruindarrari eta Berriozarko Sergio Iribarreni, berriz, hiruna mila euroko bermea ezarri zien. Berria - Euskal Herria 2004-11-20
Bina eta hiruna ere berdindu zuten lau pilotariek partida. Berria - Kirola 2004-02-15
Binako edo hirunako taldetxoak osatuko zituen. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 104. orr.
Besteak bere aurretik Bolzanora bidali zituen, bina eta hirunako taldetan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1126. orr.
Segidan gainerako anaiak iritsiko ziren hiruna eta launako taldeetan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1125. orr.
Muskizko hirunako torneoko azken partidan. Berria - Kirola 2004-08-22
Lehen tantoak ikusirik, bazirudien partida orekatua jokatuko zutela, baina hirunakoa izan zen azken berdinketa. Berria - Kirola 2004-11-07
Ri-rau batean apaindu, atetik arrapataka irten eta, igogailuari itxoiteko astirik hartu gabe, binan-binan jaitsi nituen eskilarak, hirunan-hirunan azkenak. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 91. orr.
bakoitzak hiruna (5); bakoitzarekin hiruna (5); bakoitzarekin hiruna minutuko (5); bertsolariek hiruna (3); bertsolariek hiruna bertso (3); eta hiruna (12); eta hiruna minutuko (3); harri bakoitzarekin hiruna (3); hiruna berdindu (3); hiruna bertso (26); hiruna bertso kantatu (7); hiruna bertso zortziko (4); hiruna birra (8); hiruna birra edan (8); hiruna gol (5); hiruna minutuko (10); hiruna minutuko txandak (8); hiruna punturekin (3); hiruna urte (3); hiruna urteko (4); txikian hiruna (5); txikian hiruna bertso (4)