Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gizateria hirukoiztu egin da mende batean. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 157. orr.
Petrolioaren prezioa laukoiztu egin zen Yom Kippur-eko gerraren ondoren (1973), eta hirukoiztu Irango iraultzarekin (1979). Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 87. orr.
Alde egin neban egunetik hirukoiztu edo laukoiztu egin zirala konturatu nintzan! Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 53. orr.
Esako urtegiaren gaitasuna hirukoiztuko zuten handitze lanek. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 158. orr.
Proiektorearen gortina birakaria "bikoiztu" edo "hirukoiztu" egin zen; era horretara, proiektatzen zen fotograma bakoitzeko, bi edo hiru aldiz eteten zen proiektorearen argi-fluxua. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 36. orr.
Ilaje berde nabarraren azpian, oinaze zahar batek enborraren bihotz-bihotzetik erdibitzen, hirukoizten zituen, eta adar bihurritu kiskalietan egiten zuen gora, argi bila, garrasi isilean. «Kuskue tanden», 2004 - 189. orr.
hirukoiztu du (7); hirukoiztu edo laukoiztu (3); hirukoiztu egin (30); hirukoiztu egin da (11); hirukoiztu egin dira (4); hirukoiztu egingo (5); hirukoiztu egiten (4); kopurua hirukoiztu (5)