Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Amu hirukoitzak haztatzen ari nintzen. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 107. orr.
Nik txakurka jarrarazi nuen sofa hirukoitz luzean. Aitor Arana «Onan», 2000 - 42. orr.
Bizimodu bikoitzen eta hirukoitzen aldekoa da, atal zatikatuetan bizitako bizimoduen aldekoa. Ez baikenekien gaurko Terapia Hirukoitzaren berri. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 14. orr.
Gero musika ipini zuten, doinu sentsual bat, eta berehala erakustaldi hirukoitza hasi zen. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 104. orr.
Zakil ezin tenteago haiek ahoan sartu zituzten, seientzat gozamen hutsa zen 69 hirukoitza osatuz. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 106. orr.
Nola zitekeen gorputz hirukoitzean bakarra zenak, burua lehoi, isatsa dragoi eta enborra Kimera edo Ahuntz zuenak berak, gorputzeko gar biziak ahotik jaurtitzea? Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 359. orr.
Jaungoiko Bakar eta Hirukoitza gurtzea. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 20. orr.
S. Bonabenturak bide bakar eta hirukoitzaren hiru alderdiak iradokitzen ditu: hasiera (garbitzea), aurrerabidea (argitzea) eta burutzapena (perfektu egitea). Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 750. orr.
Gipuzkoa-Naparroa-Frantzia muga hirukoitzean. Txillardegi «Putzu», 1999 - 22. orr.
Kristoren Elizak ere molde hirukoitzean berriztatua behar zuen izan: alegia, Frantziskok emandako bizimolde, erregela eta doktrinaren arabera. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 881. orr.
Nik umetan ezagutu nuen "Lehoiaren Iturria", egia esan, hirukoitza zen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 36. orr.
Maitatzea beti irekia da, hirukoitza da: maitalea maitatuarekin maitasunez elkartzen duen ariketa. Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 79. orr.
Zu zara hirukoitza eta bakarra, Jauna, jainkoen Jainkoa. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 68. orr.
· Zakur baten edadearen hirukoitza da zaldiarena, hiru aldiz zaldiarena da gizakiaren adina. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 176. orr.
Igerilekura jauzi hirukoitza egingo duen jauzilariaren urduritasunarekin. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 100. orr.
Ikuskizunak aurrera egingo badu, jauzi bikoitz zena hirukoitz bihur dadin eskatzen du publikoak. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 143. orr.
berdinketa hirukoitz batean (3); berdinketa hirukoitza (4); euskarri hirukoitza (3); jaungoiko hirukoitzaren (3); jauzi hirukoitza (9); jauzi hirukoitzean (7); jauzi hirukoitzeko munduko (3); koroe hirukoitza (6)