Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zure seme bat nahi dugu, zure alaba bat, bikiak, hirukiak. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 208. orr.
Batzuk beren sehaska gorri hutsean, batere mantillarik gabe; besteak beren mantilla horixta eta guzi; bixkiak han; hiruxkiak hor; lau eta boxkiak ere bai tartean. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 183. orr.
Hirukiak edukitzea ez baita egunero gertatzen den gauza. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 30. orr.
Orexan hiruxki jaio zen Nikolas Ormaetxea kaskagor sonatu hura. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 38. orr.
Sortutako adimen orori erabat ezinezko zaio ulertzea nola esentziaz gaineko batasun hura, esentziaz singlea, hirukia den pertsonetan. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 77. orr.
Zer da argazki horretan gehien gustatzen zaidana? ez dakit; naturaren eta eraikuntzaren arteko oreka izan liteke: harria, egurra eta loredia; edo hiruki bitxi hori: mutila, txakurra eta ninia. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 107. orr.