Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
hipozentro iz lurrikara bat hasten den lur azpiko puntua.
Sufrimenduaren hipozentroa gaixoaren baitan bazegoen ere, epizentroa hurkoengana aldatua zela irudi zuen, eta, hedabideek lurrikararen epizentroaz eta ez hipozentroaz hitz egin ohi duten era berean -han egokitu ohi baita giza sufrimendua-, ingurukoen errukia beregana eta ez gaixoarengana bideratzen zela begitantzen zitzaion zenbaitetan. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 199. orr.