Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

hipotekatu, hipoteka(tu), hipotekatzen 1 du ad hipotekan jarri.

Etxea ez zuen hark hipotekatu, amak baizik, Lajosek eskatuta.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 44. orr.

Gainerakoa lortzeko, neure etxea hipotekatu behar izan nuen.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 56. orr.

Berme gisa enpresaren lurrak hipotekatuko ditu.  Berria - Ekonomia   2004-01-04

Hirugarren Munduko herrialde asko eta asko erabat zorpeturik eta hipotekaturik baitaude.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 300. orr.

Zertarako balio izan zien beti erreka jotako nobleei jadanik ez zeukatena, edo mila eratan hipotekatu zutena eskatzea?     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 321. orr.

Tiberiok agindu zuen dirua nahi zutenek altxor publikotik jasoko zutela baldin eta lurra diru-kopuru bikoitzaren truke hipotekatzen bazuten.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 69. orr.

Etxebizitza hipotekatua daukat, eta heldu den hilean amaituko da epea kreditua itzultzeko.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 55. orr.

2 irud

Etorkizuna hezurmamituko -eta hipotekatuko- duen inkomunikazio latz horren barne-muinetan.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 69. orr.

Planetako biztanle guztien beharrak ase ahal izateko eta ondotik etorriko direnen etorkizuna ez hipotekatzeko.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 48. orr.

Deialdiak 40 urtez hipotekatuko du Osakidetzaren euskalduntze prozesua.  Berria - Euskal Herria   2004-02-03

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

etxea hipotekatu (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus