Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
hipostasiatu, hipostasia, hipostasiatzen 1 du ad abstraktua edo irreala dena erraltzat hartu.
Eta hara non Aristotelesek presokratikoen teoriak aipatzen dituen, eskasak izan arren, edo Platonenak, zeinek, eleatarrek bezalatsu, esentzia hipostasiatzen duten, gauza autonomo eta kasik zehatz bilakatuz. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 54. orr.
Kanpoko agerpenak hipostasiatu ahala hauek errepresentazio gisa ez, baina gugan daukaten kualitate berean baita gugandik kanpo ere berez diren gauza gisa hartzen baditugu. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 170. orr.
2 (era burutua izenondo gisa)
Honi kontzientzia hipostasiatuaren subrepzioa dei dakioke (apperceptionis substantiatae). Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 174. orr.