Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
hipopotamo iz ugaztun apoduna, azal iluna eta oso lodia, gorputz handia eta hanka sendo eta motzak dituena, ibaietan bizi eta lehorrera bazkatzera ateratzen dena (Hippopotamos amphibius).
Fantasia hitza entzuten dudan bakoitzean, hipopotamoz jantzitako dantzari ergeletakoak ikusten ditut. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 276. orr.
Gaur egungo gazte kalekumeari gertuagokoak zaizkio elefante, krokodilo eta hipopotamoak, oiloak baino. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 122. orr.
Gu, hipopotamo-emeak [...] mokorrak kulunkan ibiltzen ginen haien parean pasatzen ginelarik. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 37. orr.
Ohe bat libre, hipopotamo-zurrungarik gabe. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 35. orr.