Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zaude lasai, ama, aitak huts egin dizu, hipokrita hutsa denez gero, baina nik ez. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 195. orr.
Eta oihu mingots haiek ez ziren izan hipokritak; hipokresiak ez daki hain gordin intziri egiten. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 147. orr.
Ezer ez: ardurarik ez zien horietako bat izan zitekeen, hipokrita bat, edo eta, peto-peto, etsai bat. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 81. orr.
Agintari politiko eta alderdietako buruek hildakoen aurrean erakusten duten jarrera hipokrita. Berria - Euskal Herria 2004-03-21
Teoria baten aitzakiaren pean mozorrotuko litzatekeen itzulpen hipokrita. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 81. orr.
Gizarte hipokritaren kritika erruki gabea. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 13. orr.
hipokrita hutsa (3); jarrera hipokrita (4)