Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lehenik, lobulu tenporal bien barnealde edo erdialdeko egiturak estutu edo desegin zituela; hipokanpoa eta haren alboko kortexa bereziki, oroitzapen berriak sortzeko ahalmenerako ezinbestekoak baitira. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 68. orr.
Zure hipokanpoak esan zizun ahots lodi hura (ordurako aski ezaguna) goitik beheraino zetorrela, zehatzago, lehenengo solairutik zu zeunden tokiraino. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 67. orr.
Baina V4 ez da jomuga, bideko geltoki bat baizik, maila gero eta goragokoetarantz proiektatzen baita: azken buruan, hipokanporantz, hain funtsezkoa baita oroitzapenak gordetzeko. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 58. orr.
Adibidez, V4ko zelulek hipokanpoko eta kortex prefrontaleko oroimen-sistemetaraino bidaltzen dituzten informazioen isuriaren etenak azaldu ahal izango liguke, hein batean, zergatik "ahaztu" zuen I.k kolorea. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 58. orr.