Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

hipnotizatu, hipnotiza, hipnotizatzen 1 du ad hipnosia eragin.

-Gogoan al duzu Parent doktoreak hipnotizatu egin zintuela?  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 321. orr.

Baina inongo melodiak ez zuen lehen bezala hipnotizatzen bere arima lehertua.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 90. orr.

Sendagile izateko ez bezala dohain bereziak zituela jendea hipnotizatzeko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 21. orr.

Sonanbuluen loak hartua zuen, eguzki santu urrezko izpidunari begira luzaro egonak hipnotizaturik, barka! menderaturik, Kristo garaileak azpiraturik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 147. orr.

Barruan nago -atera zitzaion Imanoli, hipnotizaturik balego bezala-.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 153. orr.

Telebistatik gertu zeukan aurpegia, erdi hipnotizatuta begiak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 95. orr.

Begiak hari josiak, erdi hipnotizaturik.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 30. orr.

2 irud

Arriskuak beti baitu hipnotizatzeko indarra. Teknikak hipnotizaturikoak ezin du teknikaz hausnartu.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 156. orr.

Hasieratik sumatu zuen leku arriskutsuan jo zuela atea, baina konturatzerako emakume hark hipnotizatua zeukan, eta saihestezina zitzaion haren lilura, sinestezina zitzaion emakume haren eskaeraren indarra, maite zezaten.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 132. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Topaketa hark Joantto atera zuen bere egoera hipnotizatutik, eta eskua ganibet gainean ipini zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 285. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus