Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
hiperbola (orobat hiperbole) iz kurba irekia, foku izeneko bi puntu finkoekiko distantzien diferentzia bera duten puntuen leku geometrikoa. ik hiperbole.
Menekmok, berriz, bi koniko erabili zituen: hiperbola eta parabola. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 202. orr.
Sortzen du zirkunferentzia, baldin puntu finko baten inguruan biraka ipintzen badugu; eta sor dezake parabola, hiperbola... edo esfera eta oboidea eta zikloidea... forma geometriko erregular eta irregular guztiak sor ditzake, eta espazio osoa sor dezake, eta, ororen buruan, mundua sor dezake, mundua sortzen du. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 283. orr.
Zuzenak eta kurbak, batbateko angeluak eta hiperboleak marraztuz, geometria euklidearraren postulatu guztiak endredatuz. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 203. orr.