Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
hiperbaton iz erretorikako irudia, esaldiaren ohiko hurrenkera aldatzean datzana.
Metaforaren begi-jolas, erritmoaren belarri-gozo, interjekzioaren nahiz hiperbatonaren ustekabe harrigarriei. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 30. orr.
Eta metaforaz eta hiperbatonaz ari ziren egun hartan jaun Marcel eta osaba Joanikot. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 146. orr.
Euskararen kasuan, argi eta garbi esan dezagun bidera ezina dela hiperbatona. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 206. orr.