Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
hiltamu iz agonia.
Egun batez lasterka etorri zitzaizkidan bila, esanez okerrago zegoela, eta hiltamuan aurkitu nuen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 28. orr.
Fritziek bahituak hartu zituztela, eta fusilatu egin behar zituztela, jakin zuenean, bere gizona, ezkondu eta hilabetera ozta-ozta, hiltamuan zegoan. Josu Zabaleta «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 57. orr.
Zigor gogor eta merezia zela medio, inor ere ez zen hurbildu haren hiltamura begiak ixtera. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 145. orr.
Soinu triste eta iluna, soinu hiltamuzko eta nekatua, soinu gidari eta deigarria. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 179. orr.