Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

hilero 1 adlag hil guztietan, hilabete oroz.

Enpresak hilero pentsioa helarazten zion.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 141. orr.

Hilero txeke bat hartu, bizitzeko diru juxtuz, eta pobretasuna paseatu eskuak dado jokoan trebatzen ziren bitartean.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 94. orr.

Hilero haurdun gelditzeko aukera bat, hamabi aukera urtean.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 72. orr.

Hilero milioi bat lagunez handitzen da India.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 12. orr.

2 hileroko izlag

Hileroko kuotek gora egingo dutela.  Berria - Harian   2005-12-02

Orduan iritsi zen kutxako diruaren hileroko kontaketa.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 36. orr.

Oso larri ibiltzen ziren hileroko gastuak kitatzen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 150. orr.

Agian, hileroko txostena prestatzeko modua aurkitu dut ustekabean.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 52. orr.

Hileroko azken igandean.  Berria - Euskal Herria   2004-01-06

Hileroko gure batzarreetan.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 183. orr.

Hileroko emakumearen odola. ik hileroko.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 72. orr.

Noiz izan zenuen azkeneko hilekoa, hilerokoa, hileroko kezka zen hura.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 72. orr.

Desio dutela aldizkariaren hileroko agerpena.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 19. orr.

Gehienak (%47), gainera, eguneroko bidaiak izaten dira, %17 asterokoak, %16 hilerokoak.  Berria - Euskal Herria   2004-08-10

3 hilero-hilero

Isilpeko txostenak ere prestatu behar ditudala hilero-hilero Madrilera bidaltzeko.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 33. orr.

Haren bankuko kontutik jasotzen zuen dirua hilero-hilero.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 92. orr.

Eta hilero-hilero hobeto aurkitu zuen: gaizki, baina hobeto.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 183. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hilero bezala (4); hilero egin (3); hilero egin ohi (3); hilero egiten (11); hilero eta (6); hilero hilero (31); hilero jasotzen (3); hilero joan (5); hilero moduan (3); hilero ordaindu (5); hilero ordaindu behar (3).; hilero zazpi (3); hiru hilero (6); jasotzen dute hilero (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus