Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
hilemorfiko izond hilemorfismoari dagokiona.
Platonen ideien edo Aristotelesen teoria hilemorfikoaren aitzin-gibelak buruz nekizkien orduko. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 166. orr.
Eta jakizu, bertzalde, ezen numeroa kukuaren arrautza dela, txantxangorri hilemorfikoaren habian: erran nahi baita ezen, gauden denboran eta gauden mendean, numeroak hartu duela eskolastikaren lekua, eta numeroena dela, halatan, etorkizuna. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 113. orr.