Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
hilabetegarrenean adlag hilabetearen buruan.
Jendaurrean agurearen iloba zela esanez, denboraldi batez ez zuen arazorik izan harenean bizitzeko, baina hilabetegarrenean erregina bera agertu zitzaion. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 81. orr.
Hilabetegarrenean, gaztea artean anaia aurkitu gabe zegoela, emakume xarmangarri bat begiztatu zuen eta biak ala biak ere liluraturik geratu ziren. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 158. orr.