Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

higikunde (22 agerraldi, 9 liburutan; ETCn 277 agerraldi) 1 iz ideien edo iritzien aldaketa helburutzat duen egintza, giza multzo edo erakunde batek eragina.

Nik neuk ez dut inoiz ez higikundeetan ez alderdietan itxaropenik jarri.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 75. orr.

Latin Amerikan gero eta gehiago ari ziren ugaritzen askatasunaren aldeko higikundeak.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 70. orr.

Errabino asko higikunde honen kontra agertu zen, hasidismoak Jainkoarekiko komunikazio intimoa eta katartikoa proposatzen baitu.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 222. orr.

Erdi Aroaren aurreko ahozko transmisioko hainbat higikundetan dago Kabalaren jatorria.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 222. orr.

Hasidismoak indar berria eman zion Kabalaren higikundeari.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 222. orr.

Higikunde erromantikoko bigarren mailako epigonotzat hartu dute adituek Poe.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 15. orr.

Termino hau [“Eskola filologikoa”] Friedrich August Wolf-ek 1777an sortu eta egun bizirik jarraitzen duen higikunde zientifikoari lotzen zaio bereziki.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 27. orr.

Uztailaren 26 Higikunde Iraultzailea.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 71. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Margolaritza-higikunde batzuek, pop-art-ak edo hiperrealismoak, adibidez, desberdin "ikusarazi" dizkigute eguneroko mundua eta mundu horretako objektuak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 81. orr.

Iberiako monarkien bultzadapean Mendebalde kristauak XV. mendean abiarazi zuen integrazio-higikunde handia.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 15. orr.

Ingalaterran, hesitze-higikundeak landa-ekonomia irauli zuen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 33. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus