Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Urak kafearen kolorea du, ibaiak lurra higatzen duelako. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 16. orr.
Urak higatutako harkaitzak. Berria - Gaiak 2004-03-07
Aduana zen, eguraldiak higatutako seinaleak zekarrenez. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 55. orr.
Laster aurkitu zuen Ostatu Zaharra, urteek higaturiko harri grisezko eraikina. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 41. orr.
Badakizu hareharri higatua ikusgarriro higatzen dela. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 119. orr.
Higatutako pneumatiko pila handia. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 22. orr.
Ikusitakoak ikusita, higatu egin zait lilura hura. Txillardegi «Putzu», 1999 - 374. orr.
Erabiliaren erabiliz higaturiko ahotsak. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 64. orr.
Ohituraren, asperduraren eta solasgaiak higatzearen despit. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 266. orr.
Goseak gorputza higatzen du, baina kuraia ere, bai eta arima, itsusterainokoan. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 77. orr.
Gizarte "natural" edo nekazarietako lan gogorrak [...] emakumeak higatu eta hondatu egiten ei ditu. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 29. orr.
Eta behin eritzen gara eta berriro eritzen gara, eta erialdi bakoitzean hondatzen eta higatzen zaigu gorputza. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 361. orr.
Urteetan egindako lanak higatua baitzion ikusmena. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 149. orr.
Tanto luze eta landuek gutxika-gutxika pilotarien erresistentzia higatu zuten. Berria - Kirola 2004-09-07
Aspaldian eri zen eta arrunt higatua. Herria 2005-12-29
Leher eginda ibili naiz beti, beroak higatua egunez eta hotzak gauez. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 89. orr.
Bizitzak eta grinak higatua, urratua. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 120. orr.
Eta beren hil arteko egunak kartzeletan higatuko zituzten. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 62. orr.
Sortuz geroztik Maianak ez zituen orenak sekula alferrik higatu; beti bazuen zerbait egiteko. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 60. orr.
Arropa higatuak zituzten gehienek. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 113. orr.
Lurbira osoko eguzkiek erretako kapelu higatu bat zeraman. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 119. orr.
Bere larruzko zaku higatua. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 13. orr.
Bere maletatxo zahar higatua irakaslearen mahai gainean ipini zuen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 108. orr.
Pergamino-zati handi bat zen, karratua eta oso higatua. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 157. orr.
Ikusgai utzi zuen jakaren bizkarraldea, marrega zahar baten tankera hartzeraino higatua. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 213. orr.
Kandela-muturrez, jokorako hainbat karta-sorta higatuz, zilar eta kristalezko bola ugariz. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 86. orr.
Morroia linoliozko zoru higatutik lasterka igarotzen den bakoitzean. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 22. orr.
Lur higatu eta gehiegi erabiliaren kolorekoa. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 94. orr.
Egun berean bozkatua izan da ere ur zikin edo higatuen biltzeko zerbitzuaren aitzinkondua. Herria 2003-04-17
Egunean 650 metro kubo ur higatu ba doa hortik zuzenean Aturri ibaira. Herria 2004-01-29
Bere bota bustien arrastoak utziz maila higatuetan. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 312. orr.
Baxu-bateria-kitarra-ahotsa ohiko rock egituraz haratago beste formula ez hain higatuak probatuz arriskatu. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 144. orr.
Maisu higatu batekin bizi da... Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 223. orr.
Aurpegia lodi eta izterrak astun, puta zahar higatua besterik ez zen. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 188. orr.
Leihoa irekita, kanpoko aireaz elikatu nituen birika higatuak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 29. orr.
Urre-kolore higatuzko bi bala. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 90. orr.
Bere puskak igo zizkioten: aurrena, larruzko maleta zuri bat, higatuxea, erabiltzen zuen lehenbiziko aldia ez zelako seinale. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 21. orr.
Bi pilotari, bat trenpukoa eta bestea adinez higatuxagoa. Herria 2002-10-03
eta higatu (11); eta higatu hark (3); higatu bat (13); higatu baten (5); higatu behar (3); higatu da (3); higatu du (4); higatu egin (4); higatu eta (23); higatu hark (4); higatu nituen (4); higatu zituen (6); higatu zuen (4); sobera higatu (3); ur higatu (4)
aski higatua (3); eta higatua (10); eta higatuak (4); higatua eta (10); higatua zen (3); higatua zuen (4); higatuak eta (7); oso higatua (4); ur higatuak (4); zahar higatua (3)
haragi mamiak higatuta (3); higaturik eta (3); mamiak higatuta (3)