Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Denbora luzea zeraman jarrera hieratiko, barne-bildu hartan. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 44. orr.
Katharine Hepburn [...] lan-baldintzak zehazten ari zitzaion Spencer Tracyri, bere emetasuna ederragotzen zuen profesionaltasun hieratiko batez. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 175. orr.
Begiratu egin dio, luzaro, sorpresa, lotsa eta morboaren arteko aurpegi hieratikoaz. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 95. orr.
Laster hasiko dira ortzimugatik beste batzuk azaltzen, errealismo harrigarriarekin, buruzut eta hieratiko beren bidaia geldoan. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 230. orr.
Hemen, arkitektura geometriko modernoak, matematikaren perfekzioa harriz eta betoinez haragiztatzen du; "modernista, monumentala, hieratikoa", dio gidaliburuak. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 163. orr.