Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Neskak hidropesia zuen, gonbitoak, disnea eta espasmo arin batzuk. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 207. orr.
Han zegoela, zangoak eta belaunak handitzen hasi zitzaizkion hidropesiagatik, eta oso gaixo jarri zen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 604. orr.
Bagnaian zelarik, zangoak izugarri handitzen hasi zitzaizkion hidropesiagatik, eta larriki gaixotu zen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 651. orr.
Umeak lau urte zeramatzan hidropesiak jota. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1093. orr.
Aire txarrak ateratzen, hezueria eta hidropesia sendatzen, giltzurrun eta gibeleko harri eta gaitzen kontra ere oso ona omen. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 498. orr.
Konparazio batera, S@rea bera ere jakin-beharrezko hidropesia batek zapartatutako gorputz bat dela.Etxeberri Sarakoak zioen jakin nahizko hidropesiaren tokian, dena dakienaren garundegi lehertuak ditugu gaur, hazi-hazi egin eta barrurantz lehertuak. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 37. orr.