Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
hidratatu, hidrata, hidratatzen 1 gai bati ura erantsi.
Azala oso ondo hidratatu arren luze irauten du koloreak ezpainetan. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 107. orr.
Xede nagusia da gaixoak hidratatzea, arazorik izan ez dezaten. Berria - Harian 2005-06-18
Ez dute onartzen elikatzea, soilik hidratatzea. Berria - Mundua 2004-06-04
2 (era burutua izenondo gisa)
Batzuetan begietatik sodio-kloruro hidratatuaren jario ugaria izaten du lagun. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 147. orr.
Marteko lurrazalean karbonatoak eta mineral hidratatuen zantzuak daudela. Berria - Gaiak 2004-01-13