Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
hidra iz elezaharretako animalia, moztu ahala berriro sortzen ziren zazpi buru zituena.
Irudi bat dakarkio larritasunak gogora, nondik ez dakiela: Hidra, bederatzi buruko herensugea. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 68. orr.
Zer lezake, halaber, Kretako zezenak edo hidra zital suge pozointsuz inguratuak? Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 311. orr.
Garro likatsu haiek, hidraren buruak bezala, berriro sortzen zirela zirudien. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 173. orr.
Ahanzturaren hidrak denak irentsiko ditu. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 211. orr.
Zeren doktoreak, berak bakarrik, ez baitzuen ezjakintasunaren hidra azpiratzeko behar zen armarik. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 63. orr.