Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
hibridazio iz mota bereko bi aldaeren arteko gurutzatzea, berezkoa edo artifiziala.
Zelula hori teknika kromosomikoen fluoreszentziarekin egindako in situ hibridazioa, kasu edo teknika molekularren bidez aztertzen dute gero zientzialariek. Berria - Gaiak 2004-11-02
Lana eklektikoa zen, estilo desberdinetako elementuen hibridaziotik sortua. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 167. orr.
Multikulturalismoa, mestizajea, hibridazioa, gai horiek zuzeneko lotura dute Erdialdeko Amerika, Karibe eta Hego Amerikarekin. Berria - Kultura 2004-04-13