Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
hibiar izlag antzinako Palestinako herri bati dagokiona; herri horretako kidea.
Lur hartako buruzagi hibiarraren semeak. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 95. orr.
Bota egingo ditut handik kanaandarrak, amortarrak, hitiarrak, periztarrak, hibiarrak eta jebustarrak. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 191. orr.
Gabaongo hibiarrek, berriz, izuak hartuta, bake hitzarmena egin zuten israeldarrekin. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 28. orr.