Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
hezurki 1 iz hezurretako haragia.
Urdai gizena ezezik, zerri odolkiak, saiheskiak, hezurkiak, azarekin nahasita, neguko eltzekorik gutiziatuenak genituen oraintsu arte. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 42. orr.
2 hezur zatia.
Segundo batean, birrindu eta eskukadatxo bat hezurki zuri-leunetara urriturik zetzan haren gorputza, eta ematen zuen momiaren esku delikatuek babestu egin nahi zituztela artean ere hondarrok. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 73. orr.