Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
hezurgabetu, hezurgabe(tu), hezurgabetzen 1 du ad hezurra edo hezurrak kendu.
Eta esku luzeak dotoreziaz mugitzen zituen -itxurakeriarik gabe, naturaltasunez, nik bezala- eskatu zuen mihi-arraina [...] hezurgabetzeko. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 106. orr.
Hezurgabeturiko zerri-hankak foiez beteak jaten ari zen. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 109. orr.
2 (era burutua izenondo gisa)
Lakoi hezurgabetuak zeuden, itxura biribil ederrekoak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 63. orr.
Makulu bat bailitzan beraren sorbalda hezurgabetuari eusten. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 163. orr.